Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCOren ekintza-plana 2016. urtean Hezkuntza Agenda 2030 sustatzeko

UNESCOk 2016an Garapen Iraunkorreko 4. helburua lortzeko "Hezkuntza Agenda 2030" Ekintza Planaren barruan egingo dituen ekintzak aurkeztu ditu, hain zuzen ere, kalitatezko hezkuntza eskaintzeari dagokiona.

4. helburuaren mundu mailako koordinazioa zaintzeko Zuzendaritza Batzorde bat sortzeaz gainera, UNESCOren Estatistika Institutuaren koordinazioaren mende, hezkuntza-adierazle berriak ezartzeko lan egingo du, eta urtero jakinaraziko ditu lortutako emaitzak “Mundu mailako Hezkuntzaren Jarraipen Txosten” berrian.

2015ean Garapen agenda 2030 onartu ondoren, zeinaren zati den hezkuntzari buruzko 4. GIH, mundu mailako hezkuntza komunitateak Ekintza Esparru bat onartu zuen 2015eko azaroan, hezkuntza-helburua bete ahal izateko orientazioak emateko xedearekin.

“Hezkuntza-helburua da ekintza-plan bat duen bi GIHetako bat–Hezkuntza 2030-. Beraz, “aurrera arin egiteko bultzada sendoa dugu”, adierazi zuen Hezkuntza Agenda 2030 bultzatu eta koordinatzeko ardura duen UNESCOren Unitateko Zuzendari Jordan Naidook.

Informazio gehiago:

2016an egin beharreko ekintzak

“Hezkuntza Agenda 2030” ekintza-plana (ingelesez)

Mundu mailako Hezkuntzaren Jarraipen Txostena
 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco