Azken berriak
atzera ES|EN
'Hezkuntza berraztertzea: Mundu osoko ongia lortzeko bidea?' izeneko UNESCOren Txostena eta bere euskarazko bertsioaren aurkezpena

UNESCO Etxeak 'Hezkuntza berraztertzea: Mundu osoko ongia lortzeko bidea?' izeneko Txostena eta bere euskarazko bertsioaren aurkezteko ekitaldira gonbidatzen zaitu. Otsailaren 26an izango da Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko ordezkaritzan (Ekitaldi aretoa - Gran Va 85, Bilbo), 11:00etan.

UNESCOren bi argitalpen historikoei jarraikiz, 'Aprender a ser: la educacin del futuro' (Faure Txostena, 1972) eta 'Hezkuntza, altxor ezkutua' (Delors Txostena, 1996), UNESCOk txosten berri bat aurkezten du, hezkuntzari buruz berriz ere gogoeta sakon bat egiteko beharra planteatu nahian: Hezkuntza berraztertzea: Mundu osoko ongia lortzeko bidea?

Txostenak auzi hauei eman nahi die erantzuna:

- Zer hezkuntza mota behar dugu XXI. mendean?

- Zein da hezkuntzaren xedea gaur egungo eraldaketa sozialaren testuinguruan?

Mundua aldatzen ari da, eta hezkuntzak ere aldatu beharra du. Planeta osoko gizarteek eraldaketa sakonak bizi dituzte, eta horrek hezkuntza-molde berriak eskatzen ditu, gizarteek gaur eta bihar beharko dituzten gaitasunak sustatzeko.

Horrek esan nahi du alfabetatzetik eta oinarrizko gaitasunen eskurapenetik harago joan beharra dagoela, eta justiziarekin, berdintasun sozialarekin eta mundu mailako elkartasunarekin lotutako gaitasunak eta balioak bultzatuko dituzten ikuspegi berrietan oinarritu beharra dagoela.

Parte-hartzaileak:

  • Arantza Aurrekoetxea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua.

  • Carlos Vargas, UNESCOren Hezkuntza Sailaren hezkuntzaren erronka globalei buruzko ikerketa arloaren arduraduna.

Halaber, UNESCOren txostenean biltzen diren proposamenen adibide diren hezkuntza-esperientziak aurkeztuko dira. Horretarako, honako hauek izango ditugu partaide:

  • Aitor Pagaldai, Lauaxeta ikastolako Berrikuntza proiektuen arduraduna eta Zuzendaritza taldeko kidea.

  • Albert Sangr, Universitat Oberta de Catalunyako "Educacin y tecnologa para el cambio social" UNESCOko katedraren Zuzendari Akademikoa.

Bertaratuek Txostenaren ale bana gastelaniaz jasoko dute

Sarrera librea

Etorri behar izanez gero,
bete izen-emateko orria


Informazio gehiago:
m.vazquez@unescoetxea.org
94 427 64 32

Antolatzailea

Babeslea

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_25an.jpg

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_GV_educacion2015.jpg

Laguntzen dute

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_PEA_Lauaxeta.jpg

http://www.unesco.org/languages-atlas/assets/_core/images/en_unesco_logo.gif

http://www.uoc.edu/portal/system/modules/edu.uoc.portal.presentations/resources/images/uoc-logo-fase3.png

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco