Azken berriak
atzera ES|EN
2030 Agendari buruzko webgune berri eguneratua

NBEko Ekonomia eta Gizarte Gaietarako Saileko Garapen Jasangarrirako Dibisioak plataforma berria jarri du abian, Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) zabaltzeko, bai eta helburu horiek lortzeko aurrera egiteko ere.

Orain arte, garapen jasangarrirako plataforma izandakoaren diseinu berriarekin, 2030 Agendari buruzko gune berria sortu da: https://sustainabledevelopment.un.org

Plataforma horretan, Garapen Jasangarriaren Helburuei buruzko informazio zabala eta askotarikoa aurkitu daiteke: helburuak eta jomugak, GJHen bizkarrezur diren 17 gaietako bakoitzari buruzko informazio esanguratsua, eta gai-arlo bakoitzarekin lotutako webguneetarako estekak.

Horrez gain, kontuan hartuta 2030 Agendaren oinarrian dagoen paradigma garapen jasangarria dela, webgune horretan, eskuragarri dago garapen jasangarriarekin lotutako hainbat ezagutza-arlori buruzko informazio zabalagoa, hala nola NBEko Idazkari Nagusiaren txostenei buruzko informazio eguneratua alor horietan, argitalpenak, gobernuen arteko erabakiak, lorpenak, dokumentuak, etab.
 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco