Azken berriak
atzera ES|EN
Eskaera hurrengo Idazkari Nagusia feminista bat izan dadin

Emakumeen Talde Nagusiak deia egin du, Nazio Batuen hurrengo idazkari nagusia (aurten hautatuko da) emakume bat izan dadin.

Adierazi dute Nazio Batuen kargurik gorenean 8 gizon egon ostean ezinbestekoa dela emakume bat egotea, NBEren lidergoan genero-berdintasuna sustatzeko; baina, gainera, emakume horrek ikuspegi feminista txertatu beharko du NBEn, giza eskubideekin, berdintasunarekin eta justiziarekin bat etorriz.

Eskutitza eta atxikipenak estatu kideetara igorriko dira otsailaren 12an; hala ere, eskaera otsailaren 26ra arte sinatu ahal izango da on-line. Sinadura horiek eskutitzaren on-line bertsioari atxikiko zaizkio.

UNESCO Etxeak dagoeneko bat egin du. Zure erakundeak ere hemen bat egin dezake deiarekin. Gainera, egitasmo hau zabaltzera animatzen zaitugu.

Informazio gehiago:
www.womenmajorgroup.org
 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco