Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak bat egin du Elkarrekin 2030 ekimenarekin

Elkarrekin 2030 (Together 2030, ingelesez) ekimenak mundu osoko bazkideei deia egin die, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda nazio-mailan martxan jartzeko eta haren aurrerapausoak aztertzeko. Elkarrekin 2030 ekimenaren leloa hauxe da: “Politikatik ekintzetara”.

Ekimenak hiru alderdi hauek ziurtatzea du helburu: lehenik, gizarte zibileko erakunde eta eragile interesatuek elkarren artean parteka ditzatela kontuak martxan jartzeari eta kontuak emateari buruzko ezagutzak eta esperientziak; bigarrenik, elkarrekin lan egin dezatela mundu-, eskualde- eta nazio-mailako ekintza eragingarrietan; eta, hirugarrenik, segimendua egitea 2030 Agendan nork bere gain hartutako konpromisoak betetzeari buruz eta egiaztatzea ea konpromiso horiek ekintza bihurtu diren, Garapen Iraunkorrerako Helburuak martxan jartzeko asmo handiko ekarpen iraunkorrak egiteko.

UNESCO Etxeak bat egin du ekimen horretan elkartutako ehunka erakundeekin; elkarren artean lan egitea da helburua, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda egia bihur dadin.

Informazio gehiago:

www.together2030.org
 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco