Azken berriak
atzera ES|EN
UN Women Emakumeen Aurrerapena Munduan: 2015 -2016 txostenaren laburpena jada euskaraz

"Emakumeen Aurrerapena Munduan 2015 -2016. Ekonomiak eraldatu, eskubideak gauzatzeko" txostenaren laburpena eskura dago jada gure web-orrian. UNESCO Etxeak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, UN Women sortutako txosten honetako laburpena itzuli eta argitaratu du.

Txosten honetan, genero-berdintasunaren alderdi ekonomiko eta soziala aztertuko dira, honako hauek barnean hartuta: emakume guztien eskubidea enplegu ona izateko (bidezko soldatarekin eta lan-baldintza seguruekin), zahartzaroan pentsio egokia jasotzeko, osasun-arreta izateko eta ura segurua izateko, diskriminaziorik izan gabe egoera sozioekonomikoarekin, geografia-kokapenarekin, eta arraza edo etniarekin lotutako faktoreengatik.

Hori egitean, gaur egungo munduaren erronka eta kontraesanetako batzuk argitzeko helburua du txostenak: emakumeek eta neskatoek gizonen ia hezkuntza-aukera berdinak dituzten garai honetan, zergatik dago emakumeen erdia soilik biztanleria aktiboan, eta zergatik irabazten dute gizonek baino askoz gutxiago? Munduan inoiz baino aberastasun-maila handiagoa dagoen garai honetan, zergatik ezin dituzte emakume askok osasun-zaintza, ura eta saneamendua oinarrizko mailan izateko eskubidea gauzatu?

Txostenean erakusten da desoreka horiek ez direla gaindiezinak. Ekonomia- eta gizarte-politikak lagungarriak izan daitezke ekonomia sendoagoak sortzeko, eta genero-berdintasun handiagoko gizarte iraunkorrak sortzeko, emakumeen eskubideak ardatz izanda diseinatu eta gauzatzen badira.

Txostenaren laburpena eskuragarri dago, hona hemen:

Emakumeen aurrerapena munduan 2015-2016. Ekonomiak eraldatu, eskubideak gauzatzeko.
- Laburpena

El Progreso de las Mujeres en el Mundo 2015-2016: Transformar las economas para realizar los derechos.
- Txosten osoa
- Laburpena

Informazio gehiago:
UN Women: Emakumeen aurrerapena munduan 2015-2016.

Argitaratzailea:

Babeslea:

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_Diputacion_Alava.jpg

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco