Azken berriak
atzera ES|EN
VIII. Giza Eskubideen Foroa: Osasuna izateko eskubidea eta giza garapen iraunkorra

Giza Eskubideen Foroaren VIII. Edizioa azaroaren 17ean eta 18an egingo da Bilbon, (Euskalduna jauregian) Bizkaiko Foru Aldundiak, Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritzaren bitartez, antolatu du UNESCO Etxearen idazkaritza teknikoaren babesarekin.

Giza Eskubideen Foroak gune bat eskaintzen digu giza eskubideak geure ingurunean nahiz nazioartean defendatzearekin eta sustatzearekin zerikusia duten gaur egungo kontuak bistaratzeko eta Bizkaiko gizarteari jakinarazteko, eta baita Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusiko sailek egindako lana herritarrei ezagutzera emateko ere.

Giza Eskubideen Foroaren zortzigarren edizioak osasun-eskubidea jorratuko du, "Osasuna izateko eskubidea eta giza garapen iraunkorra" da izenburua, giza garapen jasangarriari lotuta. Osasun-eskubidea jasota dago Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 25. artikuluan, bai eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunean ere. Gaur egun estatu guztiek berretsi dute osasun-eskubidea aitortzen duen giza eskubideen nazioarteko tratatu bat, gutxienez.

Programa osoa eta izen-ematea

 

https://lh3.googleusercontent.com/-h6_wxxeRUKc/UKNpLV4GjII/AAAAAAAAAfs/aWWztwXI46g/s130/DFBizkaia.jpg     http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_165N.gif

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco