Azken berriak
atzera ES|EN
Ondare naturalaren kudeaketari laguntzeko Bizkaiak ingurumen-ikerketan jokatzen duen rol aitzindaria jasotzen du argitalpen batek

EHUren Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta UNESCO Etxearen laguntzarekin garatutako ikerketa horren xedea erakunde publikoei garapen iraunkorra sustatzera zuzendutako erabakiak hartzeko datu zientifikoak izateko aukera emango dien tresna bat izatea da.

Bizkaiko lurraldea izan da Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak garatutako ikerketa berritzaile baten foku-puntua. Ikerketa Bizkaiko Foru ALdundiaren babesarekin eta UNESCO Etxearen laguntzarekin egin da eta ekosistemen egoera eta horiek gizarteari ematen dizkioten zerbitzuak identifikatu, kartografiatu eta ebaluatzea izan du xede.

Zientzia-arloko eta erakunde sozialetako pertsonek eta Administrazioko teknikari nahiz politikariek parte hartu duten muturreko metodologia baten bitartez, Bizkaiko ekosistemek giza bizitzarako oinarrizko zerbitzuak eta produktuak emateko duten ahalmena ebaluatu da, besteak beste, edateko ura, lurzoruaren emankortasuna, janari-hornidura, sendagaiak, klimaren erregulazioa, kultura-inspirazioa edo estimulazio espirituala. Azterketa sakon horren bitartez eta gizarteko hainbat sektoreren parte-hartzearekin, dokumentu zientifiko bat sortzea ez ezik, kudeaketa-tresna bat ere sortu nahi izan da, erakunde publikoei garapen iraunkorra sustatzera zuzendutako erabakiak hartzen lagunduko dieten datu zientifiko eta objektiboak izateko aukera emango diena.

Ikerketaren emaitzak honako argitalpen honetan jaso dira: “Natura eta ongizatea Bizkaian. Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa; kudeaketari aplikatutako ikerketa”. Internet bidez eskura daiteke argitalpena da.

Ikerketa Bizkaiko Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa programaren barruan sartzen da eta hori, aldi berean, “Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa” Nazio Batuen Nazioarteko Programa Zientifikoaren barruan. Biodibertsitatearen Europako 2000ko Estrategian Europatik ezarritako helburuak lortzen lagunduko du ikerketak.

Informazio gehiago:

“Natura eta ongizatea Bizkaian. Ekosistemen zerbitzuen ebaluazioa; ikerketa kudeaketan” (pdf - 4,8MB)

EHUren Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedra

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco