Azken berriak
atzera ES|EN
Mahai-ingurua “Krisi ekonomikoaren eragina giza eskubideetan”

UNESCO Etxeak 'Krisi ekonomikoaren eragina giza eskubideetan' mahai-ingurura gonbidatzen zaitu.
Urriaren 15ean izango da San Telmo Museoan, Donostian, 19:00etan.

Ezagutu den krisi ekonomiko gogorrenetako baten testuinguruan, pobreziara gero eta jende gehiago joaten denean eta kolektibo ahulenen desberdintasuna eta bazterketa areagotzen direnean, errealitateak erakusten digu krisi ekonomikoa giza eskubideen krisi bihurtzen ari dela. Krisia hasi zenetik, gizarte- eta lan-eskubideetan murrizketa mingarriak eragiten dituzten politika publikoak ari dira aplikatzen.

Murrizketa horiek aplikatzen dituzten estatu askok sinatuta dute Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituna eta, pixkanaka-pixkanaka eta atzerapenik gabe, mundu guztiarentzako ondasun eta zerbitzuetarako sarbidea hobetzeko betebehar juridikoa dute, esaterako, osasunbidea, hezkuntza, etxebizitza eta gizarte segurantza, eta baita lan-baldintza bidezkoak eta onak bermatzekoa ere.

  • Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituna urratzen ari al dira estatuak?.

  • Zer eragin izan ditu krisi ekonomikoak giza eskubideetan eta, bereziki, Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturaletan?.

  • Berma al litezke eskubide horiek krisi ekonomikoko testuinguru batean?.

  • Krisia atzean utzi eta hazkunde ekonomikorantz eta giza garapen iraunkorrerantz joan al gaitezke eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak bermatzen ez badira?.

Kontu horiei erantzuteko honako hauen parte-hartzea izango dugu:

- Josu Oskoz, garapenerako eta giza eskubideetarako lankidetzako teknikaria. "Crisis y recortes en derechos humanos. La defensa de los derechos humanos en tiempos de crisis” liburuaren egilea.

- Mikel Mancisidor, Nazio Batuetako Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko lehendakariordea.

Sarrera librea

Haurtzaindegi-zerbitzua eskainiko da 12 urtera arte.


Nahitaezkoa da eskatzea izena ematean.


etorri behar izanez gero, bete izen-emateko orria

Informazioa:
m.vazquez@unescoetxea.org

tlf: 94 427 64 32

http://www.cineyderechoshumanos.com/2011/img/all/logo_donostiako_udala.png http://www.santelmomuseoa.com/atlas/images/logo-Museo-San-Telmo-p.gif

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco