Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak martxan jarri du minutu bateko Ikus-entzunezko lehiaketaren 6. edizioa

"Eman minutu bat berdintasunaren alde" Lehiaketaren 6. edizioa abiarazten da.

Lehiaketak gizartea ohartarazten du emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun egoera dramatikoaz munduan, egunero edozein testuinguru geografiko eta kulturaletako emakumei bere eskubideak zigorrik gabe urratzen direnez gero.

Lanek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustatzeari, defendatzeari eta/edo eskubide hau urraketa salatzeari buruzkoak izan behar dute.

Hauek izango dira SARIAK, hiru kategorietan:

- Eman minutu 1 Saria: kategoria nagusia eta sari gorena.

Saria: Nestor Basterretxearen "Estela Solidaria- Hilarri Solidarioa" eskultura. Berdintasunari eta Giza Eskubideei buruzko dokumentalaren errealizazioa finantzatuko da, guztira 5.000 euroko zenbatekoan.

- Ekin eta Egin Saria: Ikastetxe, gazteen kultura-elkarte eta abarrei zuzendura dago sari hau; 18 urtetik beherakoei, beti ere. Gazteek bakarka edo taldean aurkezti ahal izango dute beren lana.

Saria: Bideo-kamera + garaikurra

- UNESCO Etxea Saria: Kategoria honetan irizpide hau balioetsiko da: mezua eta mezu hori zenbateraino datorren bat UNESCOk, eratu zenean, Giza Garapen Iraunkorra lortzeko bere gain hartu zuen helburuarekin.

Saria: Bideo-kamera + garaikurra

Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira eta gehienez ere minutu bateko iraupena izango dute, kreditu-tituluak kontuan hartu gabe. Pertsona bakoitzak nahi beste ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango ditu.

Lanak filmatzeko telefono mugikorra, Iphonea, PDA, Webcamak, argazki-kamera edo bideo-kamera digitala erabili ahal izango dira, baina lanak aurrez adierazitako bost formatuetako batean (mov, avi, flv, mpeg eta mp4) eta ahalik eta bereizmen handienean aurkeztu beharko dira.

2016ko otsailaren 1ean bukatuko da izena emateko eta lanak bidaltzeko epea.

Lehiaketa amaitu arte, gizarte-sareetan eguneratuko da informazio guztian. Lanak UNESCO Etxeak duen kontuan ikusi ahal izango dira.

Oinarriei, izen emateari edota lehiaketaren aurreko edizioei buruzko informazioa lehiaketaren web orrian eskuragarri egongo da: www.dame1minutode.org

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_Diputacion_Bizkaia1.jpg http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_Ayto_BilbaoH.gif http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_Getxo_coop.jpg

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco