Azken berriak
atzera ES|EN
'Guztiontzako Hezkuntza, 2000‐2015. Lorpenak eta erronkak' izeneko UNESCO Txostenaren aurkezpena

UNESCO Etxeak 'Guztiontzako Hezkuntza, 2000‐2015. Lorpenak eta erronkak' izeneko Txostena aurkezteko ekitaldira gonbidatzen zaitu.
Urriaren 9an izango da Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko ordezkaritzan (Ekitaldi aretoa - Gran Va 85, Bilbo), 10:00etan.  

Parte hartuko dute:

- Arantza Aurrekoetxea, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntzako sailburuordea.

- Miriam Preckler, UNESCOren hezkuntza-sektoreko hezkuntzan eta prestakuntza teknikoan eta profesionalean (HPTP) aditua. Parte hartu duen EFA azken txosteneko edukiak, ondorioak eta gomendioak aurkeztuko ditu.

- Paraguaiko Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Ministerioko ordezkaritza bat bertaratuko da eta parte hartuko du.

 

Sarrera librea

Bertaratuek Guztiontzako Hezkuntza, 2000‐2015. Lorpenak eta erronkak izeneko Txostenaren laburpenaren ale bana jasoko dute

etorri behar izanez gero,
bete izen-emateko orria


Informazio gehiago:
m.vazquez@unescoetxea.org
94 427 64 32
 

2000. urtean Dakarreko Hezkuntzaren Mundu Foroan bildu ziren mundu osoko estatuko 164 ordezkarik erabaki zuten ahaleginak elkartzea helburu komun batekin: hezkuntzarako eskubidea lortzea 2015. urterako

Estatuek hartutako konpromiso hori dokumentu batean bildu zen, Dakarreko Ekintza Esparrua. Guztiontzako Hezkuntza programa: gure konpromiso komunak betetzea dokumentuan, hain zuzen ere. Dokumentu horretan 6 helburu zehatz ezarri ziren eta Estatuek konpromisoa hartu zuten helburu horiek 2015. urterako betetzeko.

UNESCO izan zen helburu horiek betetzen zirela zaintzeko ardura hartu zuen erakundea, eta helburu horien berri eman du txosten bat, hots, Guztiontzako Hezkuntza Munduan ekimenaren Jarraipen Txostena, urtero argitaratuz.

2015. urtean, UNESCOk txosten horietako azkena argitaratu du Guztiontzako Hezkuntza, 2000‐2015 – Lorpenak eta erronkak izenburuarekin. Txosten horretan, Dakarreko esparruan ezarritako helburuak lortzeko 2000. urtetik aurrera egindako aurrerapenen ebaluazio osoa biltzen da. Era berean, txostenean aipatzen da zein izan beharko litzatekeen hezkuntzaren munduko agenda 2015-2030 aldirako.
 

 

Antolatzailea

 

Babesten du

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_150N.gif

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_GV_educacion2015.jpg

Laguntzen du

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_EFA.jpg

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_70UNESCO.png

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco