Azken berriak
atzera ES|EN
“Gure mundua 2030rako eraldatu: ekintza globalerako agenda berria” izenaz argitaratu da 2015 ondoko Garapenerako Agendaren zero zirriborro berria. Ekarpenak biltzeko prozesua zabalik

Gobernuen artean 2015 ondoko Garapenerako Agendari buruz bururatzen ari diren Negoziazioetako 5. Bilkuran, aurkeztu dute Macharia Camau eta David Donoghue, Kenyako eta Irlandako Errepublikek Nazio Batuen aurrean dituzten ordezkariek, 2015 ondoko Garapenerako Agendaren Zero Zirriborroa, horren igurikia zena. “Gure mundua 2030rako eraldatu: ekintza globalerako agenda berria” izenburua darama delako zirriborroak. Dokumentu hori izango da gobernuen arteko negoziazioetan garapenerako agenda global berri baten definizioari begira landuko den oinarria, eta lau osagai nagusitan banatua da: Sarrerako Aldarrikapena, Garapen Iraunkorraren Xedeak eta Helburuak, Inplementaziorako Baliabideak eta Munduko Aliantza, eta berrikuste eta jarraikitze prozesuak.

Dokumentuaren atarikoan jasoa den bezala, agenda berriak eta (GIH), Garapen Iraunkorraren Helburuek “pertsona guztien eta planetaren joritasunerako ekintza plana, bake unibertsala askatasun kontzeptu zabalenaren arabera sendotu ere egingo duena, proposatzen dute”. Agenda onartuaz batera, herri guztiek hartuko dute aintzat onarturiko helburuen alde beharreko laguntza emateko eta pobrezia betikoz desager dadin etengabe borrokatzeko konpromisoa, planetaren iraupena etorkizuneko belaunaldientzako ziurtatuz. Xede horiei begira, proposamen eraldatzaileak, berritzaileak eta integratzaileak egin eta onartu beharko dira, denon artean ekin beharreko bidaia honetan “inor ez dadin atzean gelditu”.

Agenda honen definizioari begira abiarazi diren prozesu guztietan bezala, gune bat zabaldu da gobernuz kanpoko erakundeek eta gizarte zibileko beste kide batzuek dokumentuaren aurrean egin litzaketen iruzkinak eta ekarpenak bildu ahal izateko. Hona hemen helbidea:
https://docs.google.com/forms/d/1OulSzpF3fOuoLC80tvrRFs2_XwqODd_IoMGaDatV394/viewform .

Ekarpen horiek jaso eta gero, (UN-NGLS), Gobernuz Kanpoko Erakundeekiko Lotura Zerbitzuak eta (DESA-DSD), Nazio Batuen Gizarte eta Ekonomia Arazoetarako Departamenduak iruzkin guztiak bilduko dituzte Nazio Batuen agentziekin, estatu kideekin eta beste eragile batzuekin partekatzeko, amaierako testua taxutzeko unean gogoan edukiak izan daitezen.

Definizio, negoziazio eta ekarpenak jasotzeko prozesu hau 2015eko irailean bukatuko da, Garapen Iraunkorrerako Gailurreko Bilkura Bereziarekin hain zuzen ere. Hartan zehaztu eta erabakiko dute Nazio Batuetako estatu kideek ondoren unibertso osoan bideratuko den agenda.

Informazio gehiago:

Zero draft of the outcome document for the UN Summit to adopt the Post-2015 Development Agenda

(*) Primer borrador del documento resultante para la cumbre de la ONU para adoptar la Agenda para el Desarrollo Post-2015

 

(*) Gaztelaniazko bertsioa itzulpen ez-ofiziala. Haurralde Fundazioa RED RSMLAC-ko ekarpenekin

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco