Azken berriak
atzera ES|EN
2015 osteko agendari buruzko informazio-buletin berria

Nazioarteko komunitatea, garapen iraunkorraren bidez pobrezia ezabatu ahal izateko, une honetan mundu-mailako esparru berri bat negoziatzeko prozesuan dabil: 2015 osteko garapen-agenda, Nazio Batuen Batzar Nagusian datorren irailean sinatuko dena. 2015. urtean amaitzen diren Milurtekoko Garapenaren Helburuen ordezkoa izango da.

UNESCO Etxea prozesu horretan aktiboki parte hartzen ari da, garapen-agenda berri hori sortuko duten negoziazioen jarraipena eginez, eta agenda horren inguruko eztabaidak euskal gizartera ekarriz. Halaber, 2015 osteko agenda gauzatzen laguntzeko asmoa du, giza eskubideak eta genero-ikuspegia kontuan hartuko dituen giza garapen iraunkorra lortze aldera. Horretarako, martxan jarriko dugu 2015 osteko Agendari buruzko buletin berri bat, prozesu horren inguruko albiste nagusiak jasoko dituena.

Buletin hori ekainean abiaraziko da, eta hemen egongo da eskura: UNESCO Etxeko web gunean, Facebook eta Twitter. Halaber, eskatuz gero, norberaren e-mailean ere jaso daiteke.(info@unescoetxea.org)

Buletina Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantziazioari esker egingo da.

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco