Azken berriak
atzera ES|EN
‘Global Call to Action for Water Justice’ kanpaina, ura eta saneamendua izateko giza-eskubidea Post-2015 Garapen Agendaren Deklarazio Politikoan sartzearen alde

UNESCO Etxeak bat egin du “Global Call to Action for Water Justice” kanpainarekin, ura eta saneamendua izateko giza-eskubidea Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko Lantalde Irekiaren Txostenaren sarreran sartua izan dadin.

Nazio Batuen Erakundeko estatu kideek esplizituki onartu dute ura eta saneamendua giza-eskubidea direla. Hala eta guztiz ere, praktikan, ehunka milioi pertsonak ez dute ura eta saneamendua izateko giza-eskubidea erabiltzerik. UNICEF eta OMEk eginiko azterlan baten arabera, gutxienez 1.800 milioi pertsonak ur kutsatua edaten dute, eta 2.500 pertsonak ez dute oinarrizko saneamendu-azpiegiturarik.

Estatu kideek beren gain hartu dute egiazki eraldatzailea izan nahi duen Post-2015 Garapen Agenda betetzeko konpromisoa, pertsona ardaztzat duen agenda, baztertuenei zuzendua. Konpromiso horiek betetzeko, funtsezkoa da ura eta saneamendua izateko giza-eskubidea ziurtatzea. Zeharkako gai honek Garapen Iraunkorrerako Helburuei eragiten die: besteak beste, hezkuntzari, pobreziaren aurkako borrokari eta emakumeen eta nesken ahalduntzeari.

Ura eta saneamendua izateko giza-eskubidea Deklarazioan sartzeak eskubideak beharrezkoak dituen gailentasun politikoa eta aitortza ematen dizkio, eta ziurtatu egiten du giza-eskubide hau ahaztua eta alboratua ez izatea Post-2015 Garapen Agenda erabakigarrian.

Informazio gehiago:

Global Call to Action for Water Justice

Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko Lantalde Irekiaren Txostena

UNICEF/OMS. Progress on drinking water and sanitation. Joint Monitoring Programme update 2014

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco