Azken berriak
atzera ES|EN
“Ecos de la serpiente. Reflexiones y experiencias para el empleo de los instrumentos del Consejo de Derechos Humanos” argitalpenaren 4. emanaldia atera da

2011ko, 2012ko eta 2013ko esperientzia arrakastatsuen ondoren, UNESCO Etxeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzaz, 2014an Giza Eskubideei buruzko hirugarren prestakuntza-ikastaroa gauzatu zuen Giza Eskubideen Kontseiluak Genevan egindako 27. batzarraldiaren iraunaldian, irailaren 22tik 26ra bitartean.

Taldekide hauek parte hartu zuten: Cristina Alba, Mnica Alonso, Paula Castro, Francy Fonseca, Jokin del Hoyo, Susana Mateo, Marian Sanz eta Borja Vzquez, eta UNESCO Etxeako lantaldeko Jessica Domnguez eta Maider Maraa izan ziren.

Berriz ere UNESCO Etxeak eta Genevako Nazioarteko Zentro Katolikoak gauzatu zuten ikastaroa.

Sugearen oihartzunen aurreko edizioak jarraituz, edizio honetako artikuluak ere giza eskubideekin lotutako gaiei buruzkoak dira.

UNESCO Etxearen aburuz, ikastaroa eta argitalpena funtsezko tresnak dira, giza eskubideak nazioartean babesteko mekanismoak euskal gizartean hedatzeko eta ezagutarazteko.

Liburua eskuragarri dago esteka honetan:

http://www.unescoetxea.org/dokumentuak/ecos_serpiente4.pdf

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco