Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak, Garapen Iraunkorraren Helburuak lortzeko, Estatuz azpiko gobernuen eta gizarte zibilaren artean konpromiso bat hartzeko beharra defendatzen du

Gobernuarteko 2015 osteko Garapen Agendari buruzko negoziazioen baitan, UNESCO Etxeak ”Garapen Iraunkorraren Helburuak Gauzatzeko bitartekoei buruzko Lurralde Ikuspegia"ri buruzko ekitaldi paralelo batean hartu du parte. NRG4SD sareak (Garapen Iraunkorrerako Eskualde Gobernuen Sarea, zeinaren kide baita EAEkoa) eta Kataluaniako Gobernuak antolatutako ekitaldi horretan, argi eta garbi utzi da Estatuz azpiko gobernuek jokatzen duten rola garapen iraunkorrarekin zerikusia duten politikak eta ekinbideak martxan jartzeko garaian, eta, halaber, rol hori kontuan hartu beharko dela Nazio Batuen iraileko Batzar Nagusian landuko diren Garapen Iraunkorraren Helburuak (GIH) lortzeko.

Mundu-mailako garapenaren agenda berri horren abiapuntua helburu jakin bat da: pobrezia ezabatu eta berdintasunik eza murriztea da, eta aldi berean planeta babestea. Milurtekoaren Adierazpena egin eta Milurtekoaren Garapenaren Helburuak finkatuz geroztik igarotako 15 urte hauetako ikaskuntza-prozesuetan eraiki eta eztabaidatua, agenda berri honen abiapuntua bi aurrerapen garbi dira: bere unibertsaltasuna eta partaidetza. Irailean Nazio Batuetako Estatu kideek agenda berria erabakitzen dutenean, ezartzen diren helburuak unibertsalki aplikatu beharrekoak izango dira. Hala ere, ikusteke dago helburu horiek betetzeko mekanismoak nola eta non artikulatzen diren, eta hor joka dezakete funtsezko rola toki- eta eskualde-entitateek.

Ekitaldi horretan, UNESCO Etxeak azpimarratu nahi izan du gizarte zibileko erakundeak GIHak lortzeko ezinbestekoak direla eta izango direla. Izan ere, haien lan-eremua oso lotuta dago agenda honen helburuei: garapen iraunkorra, berdintasunik ezaren aurkako borroka, genero-berdintasuna, ingurumena babestea, guztientzako hezkuntza, etab. Horregatik, Gobernuz Kanpoko Erakundeen eta entitate publikoen artean, batez ere toki- eta eskualde-mailan, elkarrizketa eta elkarlanerako espazioak finkatu, sendotu eta kontuan hartzeko eskatu du UNESCO Etxeak.

Ekitaldi paralelo horretan esku hartzeaz gain, NBEren Ozeano Gaien eta Itsas Zuzenbidearen Dibisioak (DOALOS) eta UNESCOren Gobernuarteko Ozeanografia Batzordeak (OIC) antolatutako “Ozeanoei buruzko ezagutza, teknologia eta gaitasunak eraikitzea, ozeanoen eta itsasoen garapen iraunkorra lortzeko” ekitaldian eta Women's Major Group erakundeak garapen-agenda berria gauzatzeko bitartekoetan emakumeen ikuspegia jasotzeari buruz antolatutakoan hartu du parte UNESCO Etxeak.

Informazio gehiago:

Arantza Atxaren hitzaldia

Gobernuarteko 2015 osteko Garapen Agendari buruzko negoziazioak

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco