Azken berriak
atzera ES|EN
2015 osteko elkarrizketak kultura eta garapenari buruz

Kultura eta garapenari buruzko eztabaida orokorrean eta kultura eta generoari buruzko eztabaidan online parte hartu zuen UNESCO Etxeak

2015 osteko Garapen Agenda gobernuen arteko politika-prozesuaren bitartez landu da eta, prozesu horretan, pertsona ugari inplikatzea izan da helburua, hala nola arduradun politikoak, akademikoak, adituak, sektore pribatua eta herritarrak. Horretarako, Garapenerako Nazio Batuen Taldeak (GNBT) eta NBEko herrialde-talde askok inoiz ikusi gabeko ahalegina egin dute mundu osoan, 2015 osteko Garapen Agenda osatzen lagundu duten txosten ugari lantzeko.

2014an, GNBTk kontsulta nazionalen bigarren fase bati ekin zion, mundu osoan garrantzi handia duten sei gairen inguruan; gai horien artean zegoen "Kultura eta garapena".
UNESCOk, UNFPAk eta NBGPk kontsulta horiek batera dinamizatu zituzten, bai mundu-mailan, bai nazio-mailan.

Nazio-eremuan, herrialde hauetan egin ziren: Bosnia-Herzegovina, Ekuador, Mali, Maroko eta Serbia.

Worldwewant2015 kanpainaren bitartez nazio- eta mundu-mailan egindako kontsultak kontuan hartuta, hainbat eztabaida-gune antolatu ziren, gai honen inguruan: kulturak nola lagun dezakeen pertsona guztien garapen iraunkorra eta haien arteko berdintasuna lortzen.

Eztabaida horien fruitua izan da 2015 OSTEKO ELKARRIZKETAK KULTURA ETA GARAPENARI BURUZ dokumentua argitaratzea. Kultura-arloko eragile anitzen ekarpenak jasotzen ditu dokumentuak, eta horien artean dago kultura eta garapenari buruzko eztabaida orokorrean eta kultura eta generoari buruzko eztabaidan online parte hartu zuen UNESCO Etxearena.

Informazio gehiago:

Post-2015 Dialogues on culture and development. Global report

Culture and Development Dialogue

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco