Azken berriak
atzera ES|EN
Ikastaroa: Garapenari buruzko informazioa ematea: Nazioarteko agenda eta haren tokian tokiko eragina

UNESCO Etxeak "Garapenari buruzko informazioa ematea: Nazioarteko agenda eta haren tokian tokiko eragina" oinarrizko ikastaroa kazetari eta komunikatzaileentzat antolatu du. 2015eko apirilaren 13tik maiatzaren 10era egingo da.

Egunero, berriak jasotzen ditugu hezkuntza, osasuna, pobrezia, ingurumena, berdintasuna, justizia eta beste hainbat gairi buruz. Baina, zer konpromiso hartzen dute gobernuek nazioartean eremu horiei dagokienez? Betetzen dira? Nolako eragina dute gure bizitzan? Konpromisoak betetzen direla berresten duten datuak eskura ditugu?

2015eko irailan, Nazio Batuetako 193 Estatu kideek Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) delakoa onartuko dute. Helburu horiek “giza garapen iraunkorrerantz” bideratuko dute nazioarteko agenda. 2015. urtean bete zitezen, 2000. urtean ezarri ziren Milurtekoko Garapen Helburuak (MGH) delakoaren jarraipena izango dira. Hamabost urteotan izan dira aurrerapenak, baina MGHak ez dira guztiz bete eta ez dira beti berdin aplikatu.

Beteko dira 2015 osteko helburu berriak?
Kazetariek eta komunikatzaileek funtsezko rola betetzen dute garapenaren inguruan gobernuek hartutako konpromisoak kontrolatzeko, nazioartean interpretatzeko eta tokian aplikatzeko garaian.

Ikastaro honen helburua hau da: kazetari eta komunikatzaileei garapenari eta giza eskubideei buruzko oinarrizko ezaupideak eskaintzea, baliabideen berri ematea eta pobrezia, hezkuntza, osasuna, ingurumena, berdintasuna eta abarrei buruzko informazioak ikertu eta lantzeko hausnarketa eta eztabaida bultzatzea.

Informazio gehiagorako, programa osoa eta izen-ematea

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco