Azken berriak
atzera ES|EN
Helburu sendoak eta eredu ekonomiko berria…

Duela gutxi, Emakumeen Talde Nagusiak aditzera eman ditu 2015 osteko Adierazpenari buruz eta adierazleei buruz dituen jarrerak. Adierazpenak Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GIH) lotura sendoagoa behar duela eta emakumeen eta nesken eskubideak esplizituki zehazten dituen giza eskubideen ikuspegia behar duela adierazten dute.

Bestalde, etorkizun iraunkorra gauzatzeko GIHetatik eta 2030etik haragoko helburuak behar ditugu, eta helburu horiek pertsona-talde guztien onurarako izan beharko lukete, ez gutxi batzuentzako soilik. ETN ez dator bat Adierazpenaren funtsezko sei elementuk osatutako egiturarekin, emakumeentzako garrantzitsuak diren gauza garrantzitsu asko uzten omen dituelako bidean.

Adierazleei dagokienez, finkatutako helburuak lortzeko, Emakumeen Talde Nagusiak uste du eredu ekonomiko berri bat behar dela, giza eskubideak eta ingurumen-iraunkortasuna sustatuko dituena eta sektore publiko nahiz pribatuen laguntza jasoko duena, nazioartean eta hemen bertan.

Azkenik, Taldeak uste du gobernu bakoitzak maiztasunez berrikusi behar duela bere aurrerapena, burutu beharreko ekintzak neurtu ahal izateko. Halaber, sektore pribatuak erantzukizun-mekanismoak behar dituela nabarmentzen du, kontuak eman ahal izateko.

Informazio gehiago:

ETNren gomendioak 2015 osteko Adierazpenari buruz
(ingelesez)

ETNren jarrera adierazleei buruz:
(Ingelesez)

Emakumeen Talde Nagusia (Woman Major Group)

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco