Azken berriak
atzera ES|EN
"2015 ondoko agenda: Nola eragin Nazio Batuetan?" Jardunaldiak

UNESCO Etxeak "2015 ondoko agenda: Nola eragin Nazio Batuetan?" Jardunaldiak antolatu ditu. 2015eko apirilaren 14an eta 15ean egingo dira, Boluntako Ekitaldi Aretoan, Bilbon

Nazio Batuen mailako nazioarteko erakundeak eta nazioarteko goi-bilera handiak (besteak beste, garapenari, emakumeei, garapen iraunkorrari buruzko Nazio Batuen goi-bilerak,…) a priori identifikatzen dira sarritan ezin iritsizkoak balira bezala gizarte zibilaren parte handi batentzat. Hala ere, gizarte zibilak eta GGKEek gai izan behar dute gure gogoetak eta proposamenak nazioarteko goi-bilera eta erakundetara helarazteko, eta instantzia hauetako agenda nagusietan sartzeko, han parte hartzen baitute Estatuek eta han erabakitzen baitira jarduera-esparru globalak, ondoren tokiko mailan eragina izango dutenak.

Prestakuntza-jardunaldi hauekin (teoriko-praktikoak), nazioarteko prozesuetan dauden parte-hartze mekanismoetan sakondu nahi da, eta, gainera, Garapen Iraunkorreko Helburu (GIH) berriak sortzeko prozesuetan arreta jarri, 2015etik aurrera Garapen Agenda Berria eratuko dutenak, behin Milurteko Garapen Helburuen (MGH) aldia burutu ondoren.

Informazio gehiagorako, programa osoa eta izen-ematea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco