Azken berriak
atzera ES|EN
Uraren Munduko Eguna 2015: "Ura, mundu iraunkor baterako”

Aurten, Uraren Munduko Eguna (martxoak 22) “Ura, bizi-iturri” Ekintzarako Nazioarteko Hamarkadaren (2005-2015) azken urtean ospatuko da. Bitartean, 2015 osteko Garapen Iraunkorreko Helburuak negoziatuko dira, hain zuzen, hurrengo 15 urteetarako giza garapenaren lehentasun globalak gidatuko dituztenak. Une hau giltzarria da gogorarazteko oraindik ere bizitza duina izateko baldintza egokietan urik eskuratu ezin duten 748 milioi pertsona daudela eta 1.800 milioi pertsonak gai fekalekin kutsatutako ura kontsumitzen dutela.

Ura ezinbesteko elementua da bizitzarako eta txirotasuna desagerrarazteko, eragin handia baitu, besteak beste, osasunean, hezkuntzan edo biztanleriaren diru-sarreretan.
- Garatzen ari diren herrialdeetako gaixotasunen % 80 eragiten dute ura eskuratzeko modu ez seguruek eta saneamendu ezegokiak.
- Kalkulatzen da 443 milioi eskola-egun galtzen direla urtean urarekin lotutako gaixotasunengatik.
- Nazio Batuen arabera, ura, saneamendua eta higienea falta izateak Afrikako BPGan galerak eragiten ditu, eta, hain justu ere, kontinente osoko garapenerako laguntza baino handiagoak dira.

Pertsonentzako urak duen garrantzia aintzat hartuta, 2010eko uztailean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak ura eskuratzea eta saneamendua izatea funtsezko giza eskubidetzat aitortu zuen bizitza betea eta giza eskubide guztiak osorik izateko. Hortaz, pertsona guztiek dute eskubidea ur nahikoa, osasungarria, onargarria eta fisikoki nahiz ekonomikoki eskuragarria izateko.

UNESCO Etxea atxiki egin da “Uraren eskuragarritasun unibertsala: giza eskubidea, guztion egitekoa” aldarrikapenera. Adierazpen hori ONGAWA, Oxfam Intermn eta Prosalus erakundeek bultzatzen dute, End Water Poverty sozietate zibileko erakundeen koalizio globalarekin lankidetzan eta beste erakunde batzuen laguntzarekin. Hain zuzen, martxoaren 15ean martxa bat antolatu zuten Madrilen.


 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco