Azken berriak
atzera ES|EN
Lan eskaitza: Garapenerako Kultura-Teknikaria

UNESCO ETXEA – EUSKAL HERRIKO UNESCO ZENTROA,

-1991n eratutako euskal elkartea, onura publikokotzat aitortua izan dena,

eta harreman ofizialen estatusa duena UNESCOrekin eta aholku-emaile estatusa NBEko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren aurrean-

honako hau bilatzen ari da Bilboko egoitzarako

GARAPENERAKO KULTURA-TEKNIKARIA

LANBIDE-PROFILA/BEHAR DIREN GAITASUNAK

Beharrezko prestakuntza eta eskarmentua:

  • Unibertsitate-titulua. Lehentasuna emango zaie arlo hauetako tituluei: humanitateak, gizarte-zientziak edo politika-zientziak.

  • Ikasketa espezializatuak garapenerako lankidetzaren, ondarearen eta nazioarteko harremanen alorrean.

  • Kultura-kudeaketako edo kideko alorretako ikasketak.

  • Eskarmentua Nazio Batuen Sisteman, gehienbat UNESCOn eta garapenerako lankidetzan.

  • Giza eskubideetan eta generoan oinarritutako ikuspegia.

  • Eskarmentua garapenerako lankidetza- eta hezkuntza-proiektuen kudeaketan.

  • Esperientzia ondare-proiektuen kudeaketan.

  • Kultura, giza eskubide eta garapenerako lankidetzako alorretako tokiko eta nazioarteko sareen ezagutza.

  • Eskarmentua proiektuen formulazioan, kudeaketan eta ebaluazioan, marko logikoaren arabera.

  • Talde-lana, moldagarritasuna eta proaktibitatea.

  • Euskara.

  • Ingelesa edo frantsesa.

LANAREN OINARRIZKO HELBURUAK

UNESCO Etxearen Programa, giza garapenean kultura-ikuspegia txertatzea sustatzea xede duena, kudeatzen eta egikaritzen laguntzea.

Horretarako:

  • Programa eduki teorikoz bete eta haren lan-estrategia definitu behar da eta, horretarako, proiektuak eta jarduerak planifikatu, koordinatu, gauzatu, ebaluatu eta justifikatu behar dira.

  • Plangintza estrategikoan eta erakundearen kudeaketa orokorrean parte hartu behar da, programa urteko helburuetara egokituz.

ESKAINTZEN DUGU:

  • Gutxienez 8 hilabeteko ordezte-kontratua.

  • Hasiera: 2015eko apirilak 20.

  • Kategoria: proiektu-teknikaria.

  • UNESCO Etxearen laneko esparru-akordioaren araberako lan-baldintzak.

  • Lan-giro ona, ikasteko eta sustatzeko aukerak eta bertan nahiz nazioartean hedadura handia duten proiektuetan parte hartzeko aukerak.

UNESCO Etxea gardentasunarekin eta zuzentasunarekin konprometitutako erakundea da. Kontseilu Gobernuak izendatutako 3 pertsonako batzorde batek zuzenduko du aukeraketa-prozesua, eta hark hartuko du behin betiko erabakia.

Interesa duzuenok bidali CV xehatua, motibazio-gutuna (ezinbestekoa) eta argazki berria 2015eko martxoaren 30a 23:59etan baino lehen.

GAIA: Kultura.

e-posta: info@unescoetxea.org

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco