Euskal Herriko UNESCO Sarea hezkuntzaren,
zientziaren eta kulturaren arloko 20tik gora erakundek osatzen dute.
Ekitaldi horretan, haiekin batera parte hartu dute
kulturaren, zientziaren, hezkuntzaren eta gizartearen arloko Euskal Herriko
hainbat erakundek eta elkartek, bai eta Legebiltzarreko Mahaiko eta Eusko
Jaurlaritzako kideek eta Legebiltzarreko taldeek ere.
Euskal Herriko UNESCO Sareko ordezkariek ez ezik,
orobat esku hartu dute, besteak beste, Eusko Legebiltzarreko presidenteak eta
UNESCOren Espainiako enbaxadore ordezkari iraunkorra izandakoak.
Gaur
ekitaldi instituzional bat egin dugu Eusko Legebiltzarran UNESCO
sortu zeneko 70. urteurrena ospatzeko (1945-2015). Ekitaldi horretan, Euskal
Herriko UNESCO Sarea aurkeztu dugu.
Sare hori 20tik
gora erakundek osatzen dute. Horien artean daude, besteak beste, UNESCOren
Eskola Elkartuen Planaren Sarearen kide diren Euskal Herriko ikastetxeak, EHUko
eta Deustuko Unibertsitateko UNESCO katedrak, mundu-ondare diren leku batzuk,
UNESCOk aitortutako naturguneak eta UNESCOrekin Elkartutako Liburutegi Sareko
liburutegiak.
Halaber, kulturaren, zientziaren, hezkuntzaren eta gizartearen
arloko Euskal Herriko hainbat erakundek eta elkartek parte hartu dute, bai eta
Eusko Jaurlaritzako eta Legebiltzarreko Mahaiko kideek eta Legebiltzarreko
taldeek ere.
Halaber, gure artean izan ditugu estatuko UNESCOren beste sare
batzuk, bai eta UNESCOrekin Lankidetzan aritzeko Batzorde Nazionalaren ordezkari
gorena ere, hots, Federico Palomera jauna, zeina duela gutxi izendatu baitute
batzorde horretako idazkari nagusi.
Ion de la Riva jaunak, UNESCOren Espainiako enbaxadore ordezkari
iraunkor izan zenak 2011. eta 2012. urteetan, hitzaldi bat eman du.
Informazio gehiago:
Argazkiak
Eusko Legebiltzarra
Egitaraua
Argazkia: (ezker-eskubi) Ion de la
Riva, UNESCOren Enbaxadore ohia; Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko
Presidentea; Ruper Ormaza, UNESCO Etxearen Presidentea; Federico Palomera,
UNESCOrekiko Lankidetzarako Espainiako Batzordearen idazkari nagusia.