Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO sortu zeneko 70. urteurrena ospatzeko ekitaldia eta Euskal Herriko UNESCO Sarearen aurkezpena

Euskal Herriko UNESCO Sarea hezkuntzaren, zientziaren eta kulturaren arloko 20tik gora erakundek osatzen dute.

  

Ekitaldi horretan, haiekin batera parte hartuko dute kulturaren, zientziaren, hezkuntzaren eta gizartearen arloko Euskal Herriko hainbat erakundek eta elkartek, bai eta Legebiltzarreko Mahaiko eta Eusko Jaurlaritzako kideek eta Legebiltzarreko taldeek ere.

 

Euskal Herriko UNESCO Sareko ordezkariek ez ezik, orobat esku hartuko dute, besteak beste, Eusko Legebiltzarreko presidenteak eta UNESCOren Espainiako enbaxadore ordezkari iraunkorra izandakoak.

  

Datorren martxoaren 16an, astelehena, ekitaldi instituzional bat egingo dugu Eusko Legebiltzarraren egoitzan, Gasteizen, UNESCO sortu zeneko 70. urteurrena ospatzeko (1945-2015). Ekitaldi horretan, Euskal Herriko UNESCO Sarea aurkeztuko dugu. 

Sare hori 20tik gora erakundek osatzen dute. Horien artean daude, besteak beste, UNESCOren Eskola Elkartuen Planaren Sarearen kide diren Euskal Herriko ikastetxeak, EHUko eta Deustuko Unibertsitateko UNESCO katedrak, mundu-ondare diren leku batzuk, UNESCOk aitortutako naturguneak eta UNESCOrekin Elkartutako Liburutegi Sareko liburutegiak. 

Halaber, kulturaren, zientziaren, hezkuntzaren eta gizartearen arloko Euskal Herriko hainbat erakundek eta elkartek parte hartuko dute, bai eta Eusko Jaurlaritzako eta Legebiltzarreko Mahaiko kideek eta Legebiltzarreko taldeek ere.

 

Halaber, gure artean izango ditugu estatuko UNESCOren beste sare batzuk, bai eta UNESCOrekin Lankidetzan aritzeko Batzorde Nazionalaren ordezkari gorena ere, hots, Federico Palomera jauna, zeina duela gutxi izendatu baitute batzorde horretako idazkari nagusi.

 

Ion de la Riva jaunak, UNESCOren Espainiako enbaxadore ordezkari iraunkor izan zenak 2011. eta 2012. urteetan, hitzaldi bat emango du.

Ekitaldia streaming-ean ikusi ahal izango da zuzenean, 10:00etan Eusko Legebiltzarraren web gunean

Informazio gehiago:

Txabi Anuzita: 94 427 64 32  anuzita@unescoetxea.org

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco