Azken berriak
atzera ES|EN
Micaela Montes eta Virna Villalba, argentinarrak, ‘Eman minutu 1 giza eskubideen alde’ ikus-entzunezko lehiaketaren irabazleak

Ibon Markaidak, Getxotarra, eraman du ‘Ekin eta Egin saria’ eta Nacho Garca, Valentziarra, ‘UNESCO Etxea’ kategorian garaile

Aurtengo edizioan bideoak jaso dira munduko leku desberdinetatik: Argentina, Kolonbia, Valentzia, Zaragoza, Madril eta Euskaditik

Sari banaketa Bilboko EITBren egoitzako Multibox aretoan izan da ostiralean, martxoaren 6an, 300 pertsona baino gehiagoren aurrean


Micaela Montes eta Virna Villalbak, argentinarrak, irabazi dute UNESCO Etxeak antolatutako nazioarteko ikus-entzunezko lanen ‘Eman minutu 1 Giza Eskubideen alde’ lehiaketaren bostgarren edizioa “Vidas maltratadas” lanarekin.

Hamazortzi urte beherakoentzako ‘Ekin eta egin’ kategorian Ibon Markaida, getxotarra, izan da garaile 'Orain bai, orain ez’ lanarekin eta ‘UNESCO Etxea’ kategorian Nacho Garca Valentziarrak irabazi du, “untos por los Derechos Humanos” lanarekin.

Epaimahaia nazioarteko lankidetzako eta ikus-entzunezko arloko profesionalak osatu dute.

Aurkezleak Ana Aizpiri eta Ana Urrutia EITBko kazeteriak izan ziren, “Ipso-facto-impro” antzerki taldearekin batera. Hainbat aurpegi ezagun bertan zeuden, Jos ngel Iribar, Koldo Aguirre. eta Jos Mari Argoitia Athletic-etik, Fernando Canales eta Rubn Castillejo sukaldariak eta Javier Conde, atleta paraolimpikoa.

“Eman minutu 1” sari nagusiaren irabazleak Nestor Basterretxearen “Estala solidaria-Hilarri solidarioa” eskultura jaso zuen. Ekitaldian ere Basterretxeari homenaldi txiki bat egin zitzaion eta bere seme batek sari nagusia eskura eman zuen.

Lehiaketa Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuna, Lankidetza eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritza Nagusiak finantziatu du.

Saritutako bideoak eta sari-banaketako argazkiak            -n eskuragarriak daude.

 

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/1Min_DDHH_logoshtml.jpg

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco