Azken berriak
atzera ES|EN
Post 2015 gobernu arteko negoziazioak: New Yorken otsailaren 17tik 20ra egindako saioaren laburpena

Otsailaren 17tik 20ra izan zen New Yorken Post 2015 gobernuen arteko negoziazioen bigarren txanda, oraingo honetan Post 2015 Agendaren Adierazpenean zentratuta.

Saioaren aurretik, eztabaidarako elementuak zituen dokumentua banatu zuten bideratzaileek, saioen ondoren Adierazpenerako Eztabaida Dokumentu bihurtu zena. Ordezkaritzek saioan egindako iruzkinak jasotzen ditu dokumentuak.

Adostasun handia egon zen Adierazpenak zehatza, irudikorra, handizalea, egingarria, komunikagarria eta sinplea izan behar duela esaterakoan. Ordezkaritza askok nabarmendu zuten ikuspegi kolektiboa izan behar duela eta argi aldeztu behar dugula zergatik behar dugun garapen-agenda berria. Askok esan zuten munduak gaur egun dituen erronkei nola erantzun behar zaien ere azaldu beharko lukeela eta segurtasuna eman "inor atzean gera ez dadin", ezta egoera berezian dauden talde edo herrialde ahulenak ere. Beste ordezkaritza batzuek adierazi zuten pobrezia desagerraraztea garapen iraunkorraren helburu gisa eta jarraitu beharreko bide gisa nabarmendu behar dela.

Ostegun goizean elkarrizketa interaktiboa egin zen Talde Nagusiekin eta beste alderdi interesdun batzuekin. Elkarrizketan elementuen dokumentuko xehetasunei buruz aritu ziren. Bideratzaileek Talde Nagusien antolakuntza eta ekarpenak goraipatu zituzten eta elkarrizketak egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten.

Hurrengo bilera , gobernuen arteko negoziazioen hirugarren saioa, martxoaren 23tik 27ra izango da, eta garapen iraunkorraren helburu, xede eta adierazleen definizioan zentratuko da.

Informazio gehiago

https://sustainabledevelopment.un.org/post2015/declaration
IISDren laburpena: http://www.iisd.ca/download/pdf/enb3215e.pdf


 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco