Azken berriak
atzera ES|EN
Garapen-Agenda Berrian hondakin-urei lehentasuna emateko eskatu du NBE-URAren txosten batek

Duela gutxi NBE-Ura erakundeak egindako txosten baten arabera, munduko hondakin-uren % 80ak ez du tratamendurik izango. Garapen-bidean dauden herrialdeetan, egoera are okerragoa da; izan ere, uren % 70ak ez du tratamendurik izaten, eta 1,77 mila milioi pertsonak letrinak erabiltzen ditu oraindik. Horregatik, oso garrantzitsutzat jotzen da hondakin-urak baliabide baliagarritzat tratatzea, eta lehentasuna eman behar zaie 2015 osteko agendan.

Txosten berak ohartarazten du hondakin-uren arazoak okerrera egingo duela etorkizunean, baldin eta orain neurririk hartzen ez bada. Gau egun, errenta baxuko herrialdeek hondakin-uren % 8a besterik ezin dute tratatu, eta egoera horrek okerrera egingo du ziurrenik. Izan ere, datozen lau hamarkadetan hirietan biziko den pertsonen kopurua bikoitza izango da. Ekosistemetan eta biodibertsitatean ondorio larriak izango ditu horrek, eta eragina izango du halaber pertsonen osasunean, ekonomian eta ur gezaren eskuragarritasunean.

Michel Jarraud NBE-Ura erakundearen lehendakariak adierazi duenez, “hondakin-urak hizpide izan dira 2015 osteko Agendari buruzko hainbat eztabaidatan. Herrialdeek aitortu dute garapen ekonomiko iraunkorrak kontuan hartu behar dituela ur-baliabideak, hondakin-urak eta uraren kalitatea. Argitalpen hau lagungarria da uneko eztabaidetarako eta politikariei informazioa helarazteko balio izatea espero dugu.”


Ikus txostena:

Wastewater Management- A UN-Water Analytical Brief

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco