Azken berriak
atzera ES|EN
Emakume taldearen jarrera gobernuen arteko 2. negoziazio-batzarrean

2015 osteko adierazpenari buruz joan den astean New Yorken egin zen gobernuen arteko 2. negoziazio-batzarrean, Emakumeen Talde Nagusiak proposamenaren elementuetako asko onartu zituen, baina edukiak eta egiturak Garapen Iraunkorreko Helburuetan enfasi handiagoa jarri behar dutela uste du taldeak. Gainera, adierazpenak lehentasuna eman behar dio genero-berdintasunari eta emakumeen eta neskatilen eskubideak erabat betetzeari; horretarako, gaur egungo garapen-eredu ekonomiko neoliberala sakon aldatu beharra dago, desberdintasunak desagerrarazteko eta ingurunearen iraunkortasuna, gizarte baketsuak, azalpenak emateko betebeharra eta justizia lortzeko.

2015 osteko adierazpenerako gomendioak (ingelesez)

Bestalde, Arrow erakundeko Malyn Ando-k hitza hartu zuen Emakumeen Talde Nagusiaren ordezkari gisa, “berrikusketari eta jarraipenari” eskainitako atalean. Neskatilek eta emakumeek jaiotzen direnetik dituzten giza eskubideei buruz hitz eginez hasi zuen hitzaldia, eta sexu- eta ugaltze-eskubideak ere aipatu zituen, estatu kideek aipatu ez zituztenak. Ondoren, emakumeentzat Garapen Iraunkorreko Helburuak berrikusteko eta haien jarraipena egiteko giltzarriak aurkeztu zituen: azalpenak emateko derrigorrezko mekanismo bat izatea, gizarte zibilaren parte-hartzea erabatekoa eta esanguratsua izatea, kaltetutako herrien erreparazioa eta maila korporatiboan azalpenak emateko betebeharrari dagokionez lehenbailehen aurrerapausoak ematea.

Malyn Andoren hitzaldi osoa (ingelesez)

Informazio gehiago:

Emakumeen Talde Nagusia (Woman Major Group)

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco