Azken berriak
atzera ES|EN
Garapen iraunkorrerako helburuen inguruko gobernu arteko negoziazioei buruzko gutuna Margallo ministroari

Pasa den astean 2015 osteko agendaren adierazpenari buruzko gobernu arteko negoziazioak egin dute New Yorken, eta Espainia ere parte hartu du. Horregatik, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak gutun bat helarazi dio Margallo ministroari, espainiar negoziazio-taldearen lana inspiratzeko eta bideratzeko kontuan hartu beharreko adierazpenak bertan jasota. Gutun horrekin batera helarazitako dokumentu xehatu batean exijitu zaio Espainiak parte har dezala inspirazio-iturri izango den asmo handiko agendaren prestaketan. Proposamen horiek sendotu dira 140 herrialdetako 1.200 erakundetik gora (Beyond 2015, Action 2015...) biltzen dituen mundu-mailako koordinazio-lan kolektiboari esker, eta Unesko Etxeak ere jarduera horretan parte hartzen du.

Espero dugu agintari politikoek horrelako une historikoan behar bezala jokatzeko gai izatea. Hala ez balitz, Garca-Margallori gutunean azaldu zaion moduan, “munduko biztanleriaren zati handi bat pobre jarraitzeaz gainera, eta produkzio- eta kontsumo- eredu suizida eta bidegabearen ildoari eusteaz gainera, Nazio Batuen esparrua desligitimatzeko prozesua sortuko dute, eta agintarien eta munduan bizi garenon ordezkarien arteko ebakia gero eta handiagoa izango da mundu osoan”.

Informazio gehiago:

2015eko otsailaren 17tik 20ra: Adierazpena

Saioen jarraipena zuzenean

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco