Azken berriak
atzera ES|EN
“Milurtekoko Garapen Helburuetatik 2015 Osteko Agenda berrira” ikastaroa

Martxoaren 9tik 12ra UNESCO Etxeak eta Basauriko Udalak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, Garapenerako Lankidetzako prestakuntza-programa interesgarria antolatu dute Marienean (Basauriko emakumeen etxea): “Milurtekoko Garapen Helburuetatik 2015 Osteko Agenda berrira”.

Milurtekoko Garapen Helburuetarako (MGH) finkatu zen data iristear den honetan, hauek dira ikastaroaren helburuak: partaideei oinarrizko ezaguerak ematea MGH horien lorpen eta gabezien balantzea egiteko eta 2015 Osteko Agenda berriaren prozesuaren berri jakiteko, eta, orobat, giza eskubideen eta genero-berdintasunaren ikuspegitik giza garapenak zer ezaugarri beharko lituzkeen gogoeta egitea.

Gai horietan interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago, batez ere GGKE-etako eta beste elkarte batzuetako boluntarioei (emakumeen elkarteak, feministak, etorkinenak, sindikatuak, ingurumen arlokoak…), eta, oro har, herritar guztiei.

Ikusi programa osoa

Ikusi izena emateko orria

Informazio gehiago:

Nekane Viota
n.viota@unescoetxea.org
944276432
 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco