Azken berriak
atzera ES|EN
UNDPko administratzaileak gogoeta egin du 2015 Osteko Agendako urrats hauei buruz

2009ko apiriletik hona UNDPko administratzaile den Helen Clark-ek gogoeta egin du ´Diplomatic Courier´eko elkarrizketa batean, 2015 Osteko Agendara heltzeko hurrengo urratsei buruz. Bere esanetan, funtsezkoa da helburuak eta adierazleak ekintzara bideratzea, neurtu ahal izatea eta kopuruan mugatuak izatea, bai eta estatu kideek kontuak eman behar izatea ere.

Clarken arabera, garapen jasangarrirako finantzaketak ez du zerikusirik izan behar Milurtekoko Garapen Helburuetarako finantzaketarekin. Milurtekoko Garapen Helburuetarako finantzaketan kontuan hartu zen garapenaren eta aurrerapenaren arteko etena. Beraz, garapen jasangarriaren agenda berriak beharrezkoa egiten du finantzaketa-agenda berri bat garatzea, ez baita laguntza edo karitatea.

Clarken ustez, halaber, posible da muturreko pobrezia 2030erako ezabatzea, baina berdintasuna bultzatzen bada soilik. Hori horrela, funtsezkoa omen da gizarte baketsuak eta barneratzaileak sustatzea (16. zk.), gerran dauden herrialdeetan ezin baita muturreko pobrezia desagerrarazi. Muturreko pobrezia desagerrarazi ahal izateko, ezinbestekoa da gizarte baketsuak eta barneratzaileak sustatzea, hondamendi-arriskuak murriztea, bai eta osasun-zerbitzu onak eraikitzea ere.

UNDPeko administratzailearen elkarrizketa osoa irakur dezakezu ´Diplomatic Courier´en (ingelesez)

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco