Azken berriak
atzera ES|EN
2015. urteko otsailaren 21ean Ama Hizkuntzen 15. Nazioarteko Eguna izango da

Aurten ere, UNESCO Etxeak bat egin nahi du ospakizun honekin, UNESCOk defendatzen eta babesten dituen balioak partekatuta eta igorrita.
Funtsezkoa da balio horiek munduko txoko guztietara helaraztea, eta guztiontzako izango den hezkuntza sustatzearen garrantzia nabarmentzea. Eta horretarako, herritar orok, bere egoera, arraza edo sexua zeinahi delarik ere, hezkuntzarako eta garapen iraunkorrerako sarbidea izango duela bermatu beharko da.

Horregatik, ama-hizkuntzek betetzen duten rola ez da figuratiboa; aitzitik, giza kulturaren aberastasuna ordezkatzen du, eskualde edo herri bakoitzaren mugetatik harago doana. Eta horixe bihurtzen da giza eskubideen oinarrizko zutabeetako bat eta berehala eraldatzen diren gizarteetan hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren errespetuaren oinarri ezin eztabaidatuzko.

Ez dago esan beharrik, beraz, ama-hizkuntzek herri bakoitzaren kultura-nortasuna defendatu, zabaldu eta gainerako gizarteei hurbiltzen dietela, eta ondorioz, inori ezin zaiola kendu oinarrizko eskubide hori.

UNESCO Etxetik, gainera, horrekin lotuta egingo ditugun tokiko ekimenen berri eman nahi dizuegu, eta horregatik gonbidatzen zaituztegu "Lehenengo hizkuntzatik eleaniztasunera: batu, kendu gabe" jardueran parte hartzera. UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak antolatu du, Azkue Fundazioaren laguntzarekin. Otsailaren 19an izango da, 18:00etan, Euskararen Etxean.

Informazio gehiago:

"Lehenengo hizkuntzatik eleaniztasunera: batu, kendu gabe"

Ama Hizkuntzen Nazioarteko Eguna - 2015

UNESCOren Zuzendari Nagusiaren mezua

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco