Azken berriak
atzera ES|EN
Gobernu arteko negoziazioak 2015 ostean: New Yorkeko urtarrilak 19tik 21era bitarteko batzarraldiaren laburpena

Urtarrilaren 19tik 21era bitartean, Nazio Batuetako estatu kideak New Yorken bildu ziren, 2015 osteko agendari buruzko gobernu arteko negoziazioen lehenengo batzarraldia egiteko. Nazio Batuen Batzar Nagusiaren lehendakari Sam Kutesak hasi zuen bilera, eta Irlandako enbaxadore David Donoghue eta Keniako enbaxadore Macharia Kamau izan zituen bideratzaile.

Batzarraldi horren helburua zen orain arte egindako kontsulta, eztabaida eta negoziazioen balantzea egitea, eta estatu kide bakoitzak 2015 osteko agendarako dituen lehentasunen berri elkarri ematea. Estatu kideek lau eremu hauei buruz eztabaidan jardun zuten, batez ere: adierazpena, garapen iraunkorraren helburuen integrazioa 2015 osteko garapen-agenda zabalagoan, inplementaziorako bitartekoak, eta jarraipena eta berrikuspena.

Idazkari nagusi Ban Ki Moonek adierazi zuen garapen iraunkorraren helburuek pertsonak hartu behar dituztela ardatz, eta planeta babestu behar dutela orain, bai eta ondorengo belaunaldientzat ere, sintesi-txostenean azpimarratutakoari jarraituz. Halaber, azpimarratu zuen estatu kideak elkartu eta lankidetza estuan jardun beharko dutela, 2015 osteko ikuspegia osatzeko.

Bileran gizarte zibileko hainbat parte-hartzaile bildu ziren, eta estatu kideei beren jarrerak helarazi zizkieten. Haiek oso positiboki baloratu zuten bilera, eta agenda berriarekiko konpromisoa adierazi zuten.

Hurrengo urratsak:

New Yorkeko bilera izan da hemendik irailera bitartean egingo diren zortzi bileretako lehenengoa, eta irailean, hain zuzen, garapen iraunkorraren helburuei buruzko negoziazioak amaitu eta onetsiko dira. Hurrena, bilera hauek egingo dira:

• 2015eko otsailaren 17tik 20ra: Adierazpena
• 2015eko martxoaren 23tik 27ra: Garapen iraunkorraren helburuak eta helmugak
• 2015eko apirilaren 20tik 24ra: Inplementaziorako bitartekoak eta garapen iraunkorrerako munduko elkartea
• 2015eko maiatzaren 18tik 22ra: Jarraipena eta berrikuspena
• 2015eko ekainaren 22tik 25era: Azken dokumentuari buruzko gobernu arteko negoziazioak
• 2015eko uztailaren 20tik 24ra: Azken dokumentuari buruzko gobernu arteko negoziazioak
• 2015eko uztailaren 27tik 31ra: azken dokumentuari buruzko gobernu arteko negoziazioak

Informazio gehiago: (ingelesez)

Web-orri ofiziala

Bideratzaileen amaierako ekitaldiko iruzkinak

IISDren laburpen xehatua

Beyond 2015en txostena

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco