Azken berriak
atzera ES|EN
Kontuak ematea funtsezkoa da garapen iraunkorreko helburuak lortzeko

Giza eskubideei buruzko Nazio Batuetako adituen ustez, gaur egun nazioarteko komunitatean eztabaidagai diren garapen iraunkorreko helburuek giza eskubideei buruzko arauetan oinarrituta egon behar dute, eta beharrezko bitartekoak izan behar dira kontuak emateko, haien betetzeari dagokionez. Hori da orain dela gutxi ateratako adierazpen baten ondorio nagusia.

Nazio Batuetako giza eskubideei buruzko itunetarako organoetako presidenteek, gainera, hau esan dute:

Kontuak ematea:
Informe de Sntesis del Secretario General (SG) loturan, garapen iraunkorreko helburuak lortzeko ardura nabarmentzen da. Presidenteek uste dute hori oso positiboa dela, eta ahalegin gehiago egin behar direla ildo horretan.
• Presidenteek bere egiten dute idazkari nagusiak estatu kideei esandakoa, hau da, garapen iraunkorreko helburuen berrikuspen teknikoa egin behar dela, asmo handikoak, neurgarriak eta lortzeko modukoak izan daitezen. Era berean, ziurtatzeko bat datozela nazioarteko egungo arauekin eta giza eskubideen aldeko organoek diotenarekin.
• Estatu kideek egungo lan-metodoak erabili behar dituzte; adibidez, Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordearen Aldizkako Azterketa Unibertsala.
• Enpresek eginkizun garrantzitsua betetzen dute, eta kontuak eman behar dituzte.

Giza eskubideen alde:
• Estatu kideek areagotu behar dute garapen iraunkorreko helburuak giza eskubideen ildoan jartzeko ahalegina, bat etor daitezen. Adibidez, garapen iraunkorreko helburuek adierazpenak egiteko, elkartzeko eta bakean biltzeko funtsezko askatasunen babesa barne hartu behar dute.
• Aurrerapena neurtu egin behar da, funtsezko askatasunak eta eskubideak babesteko.
• Diskriminaziorik gabeko berdintasun-ikuspegia funtsezkoa da genero-arloan eta herrialdeen artean berdintasun-helburuak lortzeko. Hori oso aurrerapauso garrantzitsua da.

Puntu nagusiak behean daude laburbilduta, eta hemen dago informazio gehiago: www.ohchr.org/EN/NewsEvents/Pages/DisplayNews.aspx?NewsID=15505&LangID=E (ingelesez).
 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco