Azken berriak
atzera ES|EN
Lantegia: kultura, generoa eta giza garapena

Lantegi honetan, metodo bat proposatuko dugu, kulturaren, generoaren eta giza garapenaren arloetan ekiteko eta hausnartzeko, kontuan hartuta hiru arlo horiek bat datozela. Garrantzia emango diogu kultura-eskubideen, generoaren eta giza garapenaren arteko loturari, eta hainbat adibide proposatuko ditugu, kultura-bizitzan sartzeari eta parte hartzeari buruzkoak, bai eta sexu- eta ugalketa-eskubideen defentsari buruzkoak ere.
Lantegi honen bidez, hauxe lortu nahi dugu: parte-hartzaileek lantegiko hiru kontzeptuen, hots, kulturaren, generoaren eta giza garapenaren arteko loturari buruzko tresnak izatea, bai eta errealitateari kritikoki begiratzea eta azaldutako gaiekin lotutako egoera gatazkatsuak nola hobe daitezkeen proposatzea ere, betiere modu funtsatuan eta arduratsuan.

Otsailak 12
Vitoria-Gasteiz , UNESCO Etxeko egoitza

Zapateria kalea 8, (ikus mapa)

NORENTZAT:
Garapenerako lankidetzako eta/edo giza eskubideen aldeko gobernuz kanpoko erakundeetako langileentzat, bai eta beste gizarte- eta kultura-eragile batzuentzat, administrazio publikoetako eta gaiarekin loturiko enpresetako teknikarientzat, unibertsitateko ikasleentzat, ikertzaileentzat eta interesa duten gainerako pertsonentzat ere.

SAIOETAKO TREBATZAILEAK:

Adriana Kaplan
Antropologoa, Jakintzaren Transferentziaren Katedra, Wassu–UAB Fundazioa, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, A Ikerketa Modulua

Marta Cirujano
Genero eta kulturaletako erlazioen espezialista

Beatriz Moral
Aholkulari independientea

Maider Maraa
Aholkularia, kultura-prozesuetan aditua

Jssica Domnguez
UNESCO ETXEKO kultura-teknikaria

Programa osoa

IZEN-EMATEA

Doako lantegia.

Gehienez 20 parte-hartzaile.

Plazak izena emateko ordenaren arabera gordeko dira, zorrozki.

Lantegian parte hartzen dutenei haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko diegu. Zerbitzu hori eskatzeko, idatzi helbide honetara: j.dominguez@unescoetxea.org

Informazio gehiago eta izen-ematea: Jssica Domnguez, tel.: 94 427 64 32 j.dominguez@unescoetxea.org

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco