Azken berriak
atzera ES|EN
Gehiago jakin nahi al duzu Garapen Iraunkorreko Helburuei buruz?

Garapen globaleko gaur egungo esparrua Milurtekoko Garapen Helburuetan oinarriturik dago eta 2015. urtearekin batera amaituko da helburu horietarako ezarritako epea. Ondorioz, nazioarteko komunitatea eta mundu osoko eragile interesatuak oso negoziazio-prozesu garrantzitsuan ari dira parte hartzen, mundu mailako esparru berria adosteko: 2015 osteko Garapen Agenda. Garapen iraunkorraren bidez pobrezia desagerraraztea izango da agenda horren xedea. Bide horretan, agenda berri horrek hainbat ardatz izango ditu: printzipio eta jarraibideen adierazpen bat eta helburu globalen, jomugen eta adierazleen beste sorta bat, garapena sustatzeko eta neurtzeko. Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) izena eman zaie, adostasunez, helburu eta jomuga horiei.

Parte-hartze eta negoziazio-prozesu oso zabalaren ondoren, Nazio Batuen Lantalde Irekiak Garapen Iraunkorreko 17 Helburu proposatu ditu. Hain zuzen, Estatuen artean gaur egun egiten ari diren negoziazioen oinarri dira 17 GIH horiek, eta Nazio Batuen 2015eko Biltzar Nagusian adostuko dira azkenean, aurten bertan indarrean sartzeko, eta Milurtekoko Garapen Helburuak ordezkatzeko. Honako hauek dira 17 GIHak:

1. Munduko pobrezia modu guztiak desagerraraztea.
2. Gosea desagerraraztea, elikadura-segurtasuna lortzea, nutrizioa hobetzea eta nekazaritza iraunkorra sustatzea.
3. Bizimodu osasuntsua ziurtatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea adin guztietan.
4. Kalitatezko eta bidezko hezkuntza bermatzea eta pertsona guztiek ikasketa iraunkorrerako aukera izan dezaten sustatzea.
5. Genero-berdintasuna eta emakume eta neska guztien ahalduntzea lortzea.
6. Pertsona guztientzako ura eta saneamendua eskura izango direla eta modu iraunkorrean kudeatuko direla bermatzea.
7. Pertsona guztiei energia lorgarria, segurua, iraunkorra eta modernoa eskuratzeko aukera bermatzea.
8. Hazkunde ekonomiko iraunkor eta inklusiboa eta pertsona guztientzako lan duina sustatzea.
9. Industrializazio inklusiboa eta iraunkorra sustatzea eta berrikuntza bultzatzea.
10. Herrialdeetan eta herrialdeen artean desorekak murriztea.
11. Hiriak eta giza kokaguneak barne-biltzaileak, seguruak, erresilienteak eta iraunkorrak izan daitezen lortzea.
12. Kontsumo- eta ekoizpen-jarraibide iraunkorrak ziurtatzea.
13. Klima-aldaketari eta horren inpaktuei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea.
14. Ozeanoak, itsasoak eta itsasoko baliabideak kontserbatzea eta modu iraunkorrean erabiltzea.
15. Lurreko ekosistemak babestea, lehengoratzea eta haien erabilera iraunkorra sustatzea, basoak modu iraunkorrean baliatzea, basamortutzeari aurre egitea, lurraren degradazioa geratzea eta leheneratzea eta biodibertsitatearen galera geratzea.
16. Gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea garapen iraunkorrerako, pertsona guztiei justizia izateko bideak erraztea, eta erakunde eraginkor, arduratsu eta inklusiboak eratzea maila guztietan.
17. Garapen iraunkorrerako multistakeholder lankidetzak biziberritzea eta horretarako baliabideak ematea.

Datorren otsailaren 17tik 20ra New Yorken izango da hurrengo negoziazio-saioa, Garapen Iraunkorreko Helburuak berresteko.

2015 osteko Agenda berriari eta Milurtekoko Garapen Helburuei buruzko azken albisteak jaso nahi badituzu, aldizkari bat prestatzen ari gara. Laister eskuragarria izango da.
 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco