Azken berriak
atzera ES|EN
“Garapen-agenda berria. Kultura eta giza eskubideak 2015 ondoko agendan" mintegiari buruzko txostena

2014ko abenduaren 16 eta 17an, unesco etxeak “ “Garapen-agenda berria. Kultura eta giza eskubideak 2015 ondoko agendan ” mintegia antolatu zuen bilbon.
Kultura eta giza eskubideak funtsezkoak dira gizakiaren garapen jasangarrirako, eta ezinbestekoak dira 2015 ondoko garapen-agenda berria eraikitzeko eta Garapen Jasangarriaren Helburuetarako, ustez nazioartean onartuak izango baitira datozen hilabeteetan.

Horregatik, UNESCO Etxeak –MAECeko Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Idazkaritza Nagusiaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin– lankidetzaren eta garapenerako hezkuntzaren arloko profesionalei eta boluntarioei, bestelako gizarte-mugimenduei eta interesa duten herritarrei deitzen die mintegi honetara: “Garapen-agenda berria. Kultura eta giza eskubideak 2015 ondoko agendan”.

Txosten honen bidez, mintegi honetan sortutako debatea, hausnarketak eta proposamenak hedatu nahi ditugu.
 

Txostena (pdf -200KB)

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco