Azken berriak
atzera ES|EN
Herrialde Indigenen Eskubideei buruzko Adituen Mekanismoa ikerlan bat ari da egiten, herrialde indigenen eskubideak haien kultura-ondareari dagokionez sustatzeari eta babesteari buruzkoa, eta herrialde indigenei ekarpenak egiteko eskatzen zaie

Giza Eskubideen aldeko Goi Komisarioaren Bulegoak (OHCHR) deialdi bat aurkeztu du, proposamenak egiteko, Herrialde Indigenen Eskubideei buruzko Adituen Mekanismoa egiten ari den ikerlan baterako; zehazki, herrialde indigenen eskubideak haien kultura-ondareari dagokionez sustatzeari eta babesteari buruzko ikerlanerako. Horretarako, ikerlanari ekarpenak egiteko eskatzen zaie herrialde indigenei. Gaur egun, Herrialde Indigenen Eskubideei buruzko Adituen Mekanismoak bideratzen du ikerlan hori, Giza Eskubideen Batzordearen 27/13 Ebazpenari jarraituz.

Ebazpenaren 5. paragrafo operatiboan, Giza Eskubideen Batzordeak ikerlan bat prestatzeko eskatu zion Adituen Mekanismoari, gai honi buruz: herrialde indigenen eskubideak haien kultura-ondareari dagokionez sustatzea eta babestea, batik bat bizitza politikoan eta publikoan parte harraraziz. Orobat eskatu zion, ikerlan hori Giza Eskubideen Batzordeari aurkezteko, 30. bilkura-aldian. Adituen Mekanismoaren eskaerari erantzute aldera, Giza Eskubideen aldeko Goi Komisarioaren Bulegoak herrialde indigenak bultzatu nahi ditu, informazioa aurkez dezaten, herrialde indigenen eskubideak haien kultura-ondareari dagokionez sustatzeari eta babesteari buruz.

Alde horretatik, OHCHRek herrialde indigenei erregutzen die ikerlan horri ekarpenak egiteko. Ekarpen horiek, beranduenez, 2015eko otsailaren 16an bidali behar dira posta elektroniko honetara: expertmechanism@ohchr.org

Informazio gehiago eskuratzeko:

http://www.ohchr.org/EN/AboutUs/Pages/CivilSociety.aspx 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco