Azken berriak
atzera ES|EN
NBE-ko idazkari nagusiaren txosten laburtua, 2015 ondoko garapen-agendari buruzkoa

Abenduaren 4an, NBEko Ban Ki-moon idazkari nagusiak modu informalean aurkeztu zuen 2015 ondoko Garapen Agendari buruzko txosten laburtuaren aurrerapen bat, argitaratu gabekoa. “2030eko duintasunera bidean: pobreziarekin amaitzea, bizitzak eraldatzea eta planeta babestea” delakoa hartu beharko lukete kontuan Estatu kideek Garapen Jasangarriari buruzko Nazio Batuen 2015eko iraileko Ezohiko Goi Bileraren aurreko negoziazioetan. Goi Bilera horretan onartuko da 2015 ondoko Garapen Agenda.

Txostenak funtsezko lau ezaugarri nabarmentzen ditu, Garapen Jasangarriari buruzko NBEko Goi Bileraren emaitza asmo handikoa eta errealista izan dadin:

1. Ikuspegi inspiratzaile bat, adierazpen batean argi geratzen dena;

2. Adierazpen horrentzako plan praktiko bat, helburuak, xedeak eta adierazleak integratuz;

3. Plana inplementatzeko baliabide egokiak, eta mundu mailako garapen-itun berritu bat;

4. Kontrol- eta jarraipen-esparru bat, promesak errealitate bihurtzen direla ziurtatzeko.

Txostenak sei oinarri identifikatzen ditu garapen-jasangarria ezartzeko eta indartzeko:

1. Duintasuna – pobreziarekin amaitzea eta desberdintasunen kontra borrokatzea;

2. Jendea – bizimodu osasuntsua, jakintza eta emakumeen eta haurren inklusioa bermatzea;

3. Oparotasuna – ekonomia indartsu, barneratzaile eta eraldatzaile bat sortzea;

4. Planeta – gure ekosistemak babestea gizarte guztientzat eta etorkizuneko belaunaldientzat;

5. Justizia – gizarte seguruak eta baketsuak sustatzea, bai eta erakunde sendoak ere;

6. Ituna – mundu osoko elkartasuna katalizatzea garapen jasangarrirako.

Txosteneko zenbait pasartek gizarte zibilaren parte-hartze sendoa bermatu beharra azpimarratzen dute. Ildo horretan, gizarte zibileko alderdi interesatu guztiak daude gonbidatuta txostenari erantzun diezaioten sareko formulario honen bidez: http://bit.ly/Submit-CSO-Response-SG-Synthesis . Aurkezpen guztiak hemen argitaratuko dira: http://bit.ly/CSO-Responses-Received-SG-Synthesis

 Amaierako txostena NBEko sei hizkuntzetan egongo da eskuragarri 2014ko abenduaren 31n, idazkari nagusiak 2015eko urtarrilaren hasieran aurkeztuko du formalki, eta horrenbestez hasiko dira 2015 ondoko garapen-agendari buruzko gobernu arteko negoziazioak. Negoziazioen lehenengo saioa urtarrilaren 19-21 artean izango da New Yorkeko NBEren egoitzan, eta hori baino lehen prestatze-foro bat egingo da, urtarrilaren 16an, gizarte zibileko interesatuentzat.

         Hemen dago txostenaren bertsioa: http://sustainabledevelopment.un.org/content/documents/5527SR_advance%20unedited_final.pdf

         Hemen dago idazkari nagusiaren adierazpena txostenari buruz: http://www.un.org/sg/statements/

         Idazkari nagusiaren prentsaurrekoaren bideoa: here

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco