Azken berriak
atzera ES|EN
Hezkuntzan inbertitzea, krisitik ateratzeko- eztabaida-mahaia

UNESCO Etxeak “Kalitateko hezkuntzan inbertitzea, krisitik ateratzeko” eztabaida-mahaia antolatu du Carlton Hotelean (Bilbao aretoa) abenduaren 18an, 18:30etan.

Mahai horretan, hezkuntza-eskubidea aplikatzearen eta horrek herrialdeen hazkunde ekonomikorako eta giza garapenerako dakartzan aukeren artean dagoen harreman estua aztertuko da, eta alderantziz, eskubide hori ez bermatzeak herrialdeentzat dakarren kostu ekonomikoa zein den ere landuko da.

Hori da, hain zuzen, UNESCOren Hezkuntza denontzat programaren hamaikagarren jarraipen-txostenak, “Irakaskuntza eta ikaskuntza: kalitatea lortzea, guztiontzat” izenekoak, lantzen duen aztergaia.

Txostenak agerian uzten du badela, krisi ekonomikoaz gain, mundu mailako beste krisi bat, ikaskuntzarena, eta horrek urtean 129.000 milioi dolar estatubatuarreko kostua daukala gobernuentzat. Lehen mailako hezkuntzan munduan egiten den gastuaren %10 kalitate txarreko hezkuntzan alferrik galtzen da, haurrek ikastea bermatu gabe. Aitzitik, txostenak aldarrikatzen du guztiontzako kalitate oneko hezkuntzak ordain ekonomiko izugarria ekar dezakeela, bai eta herrialdearen per capita barne-produktu gordina %23 handitzea ere 40 urtean.

Txostenak ondorioztatzen du irakasle onak ezinbestekoak direla hezkuntzaren kalitatea hobetzeko, eta gobernuei eskatzen zaie profesional onenak balia ditzaten gehien behar duten haiei irakasteko. Eta ohartarazten du nahikoa irakasle lortzen ez badira eta behar bezala prestatzen ez badira, irakaskuntzaren krisia belaunaldiz belaunaldi luzatuko dela eta egoera ahulean daudenei gehiago eragingo diela.

Nazioarteko txosten honen emaitzak eta ondorioak ezagutzera emateko eta krisi ekonomikoaren eta horrek EAEn eta Espainian hezkuntzan ekarritako murrizketen eragina aztertzeko, UNESCO Etxeak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren eta Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren laguntzarekin, eztabaida-mahai hau antolatu du, parte-hartzaile hauek izango dituena:

  • Miriam Precler, UNESCOren aditua hezkuntza eta prestakuntza tekniko eta profesionalean.

  • Sandra Villa, hezkuntza publikorako Mareas-eko bozeramailea eta Madrilgo Marea Verde batzarreko ekintza-batzordeko kidea. Marea Verde mugimendua ordezkatuko du; hau da, 2011/2012 ikasturtearen hasieran Espainian abiatu ziren hezkuntzako murrizketen aurkako protesten multzoa.

  • Eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko ordezkari bat.

Hori dela eta, interesa duen gizarte zibila, ikastetxeak, ikasleak, gurasoak, gizarte-erakundeak, erakunde publiko eta pribatuak eta unibertsitate- eta ikerketa-zentroak deitzen ditugu, “Hezkuntza inbertitzea, krisitik ateratzeko” eztabaida-mahaian parte har dezaten.

Abenduaren 18an izango da Carlton Hotelean (Bilbao aretoa), 18:30etan.

Doan izango da, baina izena eman behar da aurrez:

- online izen-ematea

- edo 94 427 64 32

Informazio gehiago:
i.gonzalez@unescoetxea.org

 

 

Laguntzen dute

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_GV_pol_linguistica_vert.jpg http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_GV_DDHHcentr2013.jpg

 

 

 

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco