Azken berriak
atzera ES|EN
2014ko monumentuen nazioarteko argazki esperientzia diplomak banatzeko ekitaldia Estrasburgon (Frantzia)

Abenduaren 1ean Monumentuen Nazioarteko Argazki Esperientzia (IHPE) izeneko lehiaketako irabazleen diplomak banatzeko ekitaldia ospatu da Estrasburgon.

Europako Kontseiluaren elkarlanaz Kataluniako Generalitatek bultzatua, ibilbide luzeko sari honen helburua da ikasleek, argazkilaritzaren bidez, beren inguruko monumentuak eta paisaia zaintzen, baloratzen eta gozatzen ikastea.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz, aurreko urteetan bezala Unesco Etxeako hezkuntza-arloak koordinatu du Euskal Autonomia Erkideko ikastetxeen parte-hartzea.

Aurten bost ikastetxek parte hartu dute:Urretxu-Zumarraga Ikastola, Gasteizeko Sagrado Corazn-Carmelitas ikastetxea, Ortuellako San Felix Ikastola eta Eubako Lauaxeta Ikastola. UNESCOren eskola elkartuen saren daudenak. Egindako argazkien artean bi saritu ziren: Urretxu Zumarraga Ikastolako Paulo Albisua eta Lauaxeta Ikastolako Nora postigorena.

Bi ikasle saridun hauek, bi irakaslerekin batera, Estrasburgon azaroaren 30etik abenduaren 2ra ospatu zen ikasle saridunen topaketan parte hartu zuten, baita Europa Baztordean Abenduaren 1ean ospatu zen diplomak banatzeko ekitaldian. Haien argazkiak nazioarteko katalogoan daude 25 herrietako sarituen argazkiekin batera.

Informazio gehiago:

Monumentuei buruzko Nazioarteko Argazki-Lehiaketa

2014KO EAEKO ARGAZKI IRABAZLEAK

http://www.unescoetxea.org/irudiak/EFIM2014_2.gif

"Oraintxe noa!"

Nora Postigo. Lauaxeta Ikastola

http://www.unescoetxea.org/irudiak/EFIM2014_1.gif

"Sabaia"

Paulo Albisua. Urretxu - Zumarraga Ikastola

Laguntzen du

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco