Azken berriak
atzera ES|EN
Mintegia. “Garapen-agenda berria. Kultura eta giza eskubideak 2015 ondoko agendan"

UNESCO Etxeak mintegi bat antolatu du Ibaiondoko La Bolsa Auzo Etxean abenduaren 16an, eta eztabaidarako mahai bat Boluntan, abenduaren 17an.

Kultura eta giza eskubideak funtsezkoak dira gizakiaren garapen jasangarrirako, eta ezinbestekoak dira 2015 ondoko garapen-agenda berria eraikitzeko eta Garapen Jasangarriaren Helburuetarako, ustez nazioartean onartuak izango baitira datozen hilabeteetan.

Horregatik, UNESCO Etxeak –MAECeko Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Idazkaritza Nagusiaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin– lankidetzaren eta garapenerako hezkuntzaren arloko profesionalei eta boluntarioei, bestelako gizarte-mugimenduei eta interesa duten herritarrei deitzen die mintegi honetara: “Garapen-agenda berria. Kultura eta giza eskubideak 2015 ondoko agendan”.

Mintegiak helburu hauek izango ditu:

1. 2015 ondoko Agenda berriko ikuspuntu, erronka eta arazo berriei buruz jakitea,
2. Pobreziaren egiturazko arrazoiei buruz sentsibilizatzea, lokala eta globala uztartuz, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko loturak azpimarratuz, 2015 ondoko Garapen Agenda berri hori taxutzeko,
3. Parte-hartzaileak gaitzea giza garapen jasangarriaren eta bidezkoaren arloan,
4. Kulturaren era gizarte- eta genero-berdintasunaren arteko harremanean sakontzea,
5. Nazioarteko testuingurua eta Hegoaldeko eta herrialde txirotuetako egoera ezagutzea landutako gaien inguruan.

Mintegiko metodologia:

Adituen txosten teorikoez gain, elkarrizketarako tarteak egongo dira saio bakoitzean, parte-hartzaileak subjektu aktiboak izan daitezen eta beren ideiak eta esperientziak parteka ditzaten.
 

Mintegia abenduaren 16an izango da, Ibaiondoko La Bolsa Auzo Etxean. Doan izango da, baina izena eman behar da aurrez.
 

Abenduaren 17an sarrera libreko elkarrizketa-mahai bat egingo da Boluntan.
 

Informazio gehiago:

Izen-emateak eta programa osoa

j.dominguez@unescoetxea.org

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco