Azken berriak
atzera ES|EN
Bilbok 2014ko Uraren Astea hartuko du

URA-Ur Agentziak eta UNESCO Etxeak Uraren Astea antolatu dute elkarren segidako hirugarren urtez. Aurten, Bilbon egingo da azaroaren 24tik 27ra bitarte, eta euskal gizartean uraren inguruko sentsibilizazioa, ezagutza, eztabaida, hausnarketa eta inplikazioa zabaltzeko aukera emango du. Horretarako, urari eta saneamenduari buruzko zinema-ziklo bat egingo da, bai eta, aurtengo berritasun gisa, haurrentzako tailerrak ere.

Jarduera horiek jende guztiarentzat dira; bereziki, urari lotutako bizitzaren alderdiak (osasuna, garapena, generoa, zuzentasuna, ingurumen-jasangarritasuna...) ezagutzeko eta gogoetagai erabiltzeko interesa duten familientzat. Guztia Arrupe Etxean egingo da, 18:30etik aurrera (sarrera doan), programa honako hau izango dela:

Astelehena, hilaren 24a: Astearen aurkezpena, eta dokumental hauen proiekzioa: “La Ra de Bilbao” (Pedro Olea, 1966) eta “Aral. El mar perdut” (Isabel Coixet, 2010).

Asteartea, hilaren 25a: “La soif du monde” (Yann Arthus-Bertrand, 2012).

Asteazkena, hilaren 26a: “La source des femmes” (Radu Mihaileanu, 2011).

Osteguna, hilaren 27a: “H2Omx” (Lorenzo Hagerman eta Jos Cohen, 2014)

Zinema-saioek iraun bitartean, aldameneko areto batean urarekin zerikusia duten tailerrak egingo dira lau urtetik gorako haurrentzat. Horrenbestez, haurrak zaintzen dituzten pertsonei saioetara joateko aukera ematen zaie, haurrek gozatu eta ikasi bitartean. Egingo den guztiak urarekin eta saneamenduarekin izango du zerikusia: jolasek, margotzeak, collageak...

Euskadin uraren politika-arloaren ardura duen erakunde publikoa denez, URAk, jarduera hau antolatuta, toki-esparrutik lagundu nahi du Nazio Batuen ekimen global honetan, eta munduko herrialde askotan duten errealitate zailaren gaineko kontzientzia zabaldu nahi du Euskadin, herrialde horietan oraindik arazo handiak baitituzte ura izateko, oinarri-oinarrizko ondasuna izan arren.

Informazio gehiago eta izen-emateak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco