Azken berriak
atzera ES|EN
Maider Maraña, UNESCO Etxeko programa-koordinatzailea eta laguntzailea UNESCO-ren txosten honetan: “Genero-berdintasuna: Ondarea eta Sormena”

UNESCOren oraindik oraingo "Gender Equality: Heritage and Creativity" (Genero-berdintasuna: Ondarea eta Sormena) txostenak argi eta garbi adierazten du beharrezkoa dela eztabaidan, ikerketan eta sentsibilizazioan sakontzea emakumeek eta gizonek, neskatoek eta mutikoek ondarearen eta sormenaren esparruetan eskubide, ardura eta aukera berak izateko beharrari dagokionez.

Txostenari UNESCOko Kultura Sailak eman dio hasiera, eta bertan lehenengo aldiz jaso dira genero-berdintasunari eta emakumea kulturan ahalduntzeari buruzko ikerketa, politika, kasuen ikerketak eta estatistikak. Txostena egiten honako hauek lagundu dute: Nazio Batuetako kultura-eskubideetarako kontalari bereziak, zenbait gogoeta-taldek, irakaskuntza-esparruko zenbait ordezkarik eta ondare-esparruko artista eta profesional batzuek; besteak beste, UNESCO Etxeko programa-koordinatzaileak, Maider Maraa andreak.

Txostenak, sormenaren eta ondarearen esparruetan, hainbat gomendio jasotzen ditu gobernuentzat, arduradun politikoentzat eta nazioarteko komunitatearentzat.

Txostenaren osagarri, bideoak, argazkiak eta elkarrizketak egin dira mundu osoan kulturaren esparruko hainbat artista, sortzaile eta profesionalekin.

Txostena eskuragarri dago lotura honetan: "Gender Equality: Heritage and Creativity"

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco