Azken berriak
atzera ES|EN
BBK-UNESCO Nazioartekotze Beka

Deialdi hau irekita dago 2014ko Azaroaren 14(e)ra arte

BBK-k eta UNESCO Etxeak nazioartekotze beka bat eskainiko dute, profesional bati Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCOren) Pariseko Egoitza Nagusiko Administrazio-zerbitzu Orokorretan esperientzia eskaintzeko helburuarekin.

Ezaugarri orokorrak

-Iraupena: Bekaren onuradunak 9 hilabetez lan egingo du UNESCOn, 2015eko urtarriletik irailera.

-Bekaren edukia:

  • Bekaren barruan, Unesco Etxeak hamar orduko prestakuntza-ikastaroa eskainiko du, Unescon lanean hasi aurretik.

  • Bidaian laguntzeko asegurua.

  • 15.000 gordineko zuzkidura ekonomikoa.

Beka jaso eta erabiltzeak ez du inolaz ere esan nahi bekadunaren eta beka-emaileren edo egonaldi profesionala eskaintzen duen organismoaren (UNESCOren) artean kontratu-loturarik sortuko denik.

Eskakizunak

  1. Bizkaian erroldatuta egotea.

  2. 30 urtetik beherakoa izatea.

  3. Lizentziatua edo Diplomatua izatea ondoko arlo hauetan: finantzak, administrazioa edota kontabilitatea.

  4. MS Office-n gaineko ezagutza aurreratuak.

  5. Ingelesa edota frantsesa bikain menderatzea.

  6. Kutxabankeko bezeroa izatea.

  7. Aurretik BBK-k edo Unesco Etxeak finantzaturiko programetan parte hartu ez izana.

  8. Finantza eta kontratuen arloko kudeaketa-lanetan izandako esperientzia aintzat hartuko da.

Eskaeren tramitazioa

Eskakizunak betetzen dituzten pertsonek Curriculum Vitae-a bidali behar dute, BBK-UNESCO erreferentziarekin, ondoko helbide elektroniko honetara: m.vazquez@unescoetxea.org

Curriculumak jasotzeko azken eguna 2014eko azaroaren 14a izango da.

Zure zalantzak argituko ditugu

Zeintzuk dira bekadunaren betebeharrak?

Beka onartu eta dagokion hitzarmena sinatzeaz gain, hitzartutako lan-egitasmoaren arabera enpresak egokitutako zereginak burutzea, tutoretza orduak eta deitutako ikastaroak egitea, eta azkenik, BBK Fundazioari, eskatzen dituen txosten guztiak bidaltzea.

Zer gertatzen da beka-aldian nagoen bitartean lana aurkitzen badut? Beka bertan behera utzi dezaket?

Bai, noski. Beka hauetakoren bat eskuratzen duten pertsona guztiei hori gertatzea nahi izango genuke.

Kasu honetan, beka mantendu duzun tarteari dagokion diru-saria jasoko duzu eta behin bertan behera uzten duzunean, jasotzeke daukazun diru-sariari uko egin beharko diozu.

Ohiko galdera gehiago ikusteko >>

Informazio gehiago:

UNESCO Etxea
Isozaki Atea
Bizikidetza plaza, 12, 1. lokala
Bilbo

Telefonoa: 94.427.64.32

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_BBK.jpg

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco