Azken berriak
atzera ES|EN
VII. Giza Eskubideen Foroa: "Informazio-eskubidea eta adierazpen askatasuna"

Giza Eskubideen Foroaren VII. Edizioa azaroaren 17ean eta 18an egingo da Bilbon, (EITBko egoitzan) Bizkaiko Foru Aldundiak, Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritzaren bitartez,antolatu du UNESCO Etxearen idazkaritza teknikoaren babesarekin.

Giza Eskubideen Foroak gune bat eskaintzen digu Bizkaiko gizarteari giza eskubideen defentsa eta sustapenarekin zerikusia duten gaur egungo alderdiak —arlo lokaletik nazioarteko arloraino— helarazi eta ezagutarazteko eta Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusiak bere arloetan eginiko lana herritarrei jakinarazteko.

Edizio honetan "Informazio-eskubidea eta adierazpen askatasuna" da izenburua eta adierazpen-askatasuna eta informazioa eskuratzeko askatasuna baliatzeagatik eskubideen urraketa pairatu duten kazetarien testigantza eta hausnarketen berri izango dugu eta Nazio Batuek kazetarien segurtasuna sustatzeko bultzatutako estrategia ezagutuko dugu.

Mundu-mailako datuak emango dira emakumeei buruz komunikabideetan erabiltzen den hizkera eta haien presentzia eta irudia aztergai hartuta. Halaber, Homofobiarik ez, No a la homofobia kanpainari buruzko informazioa emango da, aurten, bereziki, komunikabideak dituena helburu.

2008tik 2014ra bitartean adierazpen- eta iritzi-askatasuna sustatzeko eta babesteko Nazio Batuetako errelatore izandakoak azken urteotan nazioarteko eremuan egindako azken azterlanetan bildutako datu eguneratuak eta hausnarketak aztertuko dira.

Programa osoa eta izen-ematea

https://lh3.googleusercontent.com/-h6_wxxeRUKc/UKNpLV4GjII/AAAAAAAAAfs/aWWztwXI46g/s130/DFBizkaia.jpg http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_165N.gif

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco