Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCOren jarrera hartzea 2015 ondoko agendari dagokionez

Nazioarteko komunitatea etorkizuneko nazioarteko garapen-agendaren inguruan 2015 ondoko agenda gisa ezaguna eztabaida betean dagoen honetan, gogora ekarri nahi dugu UNESCOk agertu zuen jarrera hezkuntzak, zientziak, kulturak eta komunikazioak agenda horretan izan behar duten rolari buruz.

2013ko azaroan, "UNESCOren mobilizazioa 2015 ondorengo agendari ekarpena egiteko hezkuntzaren, zientziaren, kulturaren eta komunikazio eta informazioaren arloetan" gaiari helduz, erakundea osatzen duten estatuen artean debate bat izan zen, 2030era bitarte kolektiboki irtenbidea eman behar zaien auzi premiazkoenen inguruan. Eztabaidan zehar, behin eta berriro nabarmendu zen etikak UNESCOren jardunbidean duen garrantzia. "Elkartasun intelektual eta morala" sustatzean, UNESCOk lanean dihardu emakume eta gizon guztien giza eskubideak errespeta daitezen. Horrez gain, ekintza-arloak zehaztu ziren UNESCOren eskumenekoak diren eremuetan.

UNESCOren arabera, hezkuntzak lehentasunezkoa izan behar du, eta hori helburu bereizi batean islatu behar da 2015 ondoko garapen-agendan. Herrialde guztiek ahaleginak egin behar dituzte, eta bizkor gainera, analfabetismoa erauzteko, eta funtsezkoa da haur eta pertsona heldu guztiek oinarrizko hezkuntza jasotzea eta hezkuntzaren kalitatea hobetzea, maila guztietan.

Garapen iraunkorrerako hezkuntza ere oinarrizkoa da jardunbideetan eta jarrera etikoetan eragiteko. Batez ere, gazteei trebetasunak eta aukerak eman behar dizkie beren gizarteetan osoki parte har dezaten eta hiritartasun globalaren baitan elkarrekin bizi daitezen.

Kulturen aniztasunari balio erantsia eman zitzaion marka bereizgarri gisa, eta, ildo horretan, UNESCOk dei egiten du kulturari aitor dakion garapen iraunkorraren gidari eta bideratzaile moduan duen eginkizuna.

Era berean, UNESCOren iritziz etorkizuneko garapen-agendak areago egokitu behar du tokian tokiko testuinguruetara. Funtsezkoa da hori, gobernagarritasunaren eta bake iraunkorraren oinarriak sendotu nahi badira. Garapena iraunkorra izango da soilik tokian tokiko komunitateetan eta giza eskubideen errespetuan sendo errotuta dagoenean.

Debatean nabarmendu zen, halaber, estatuen artean kontratu sozial berri bat sortzeko beharra, pertsonen arteko eta naturarekiko harmonia sendotzeko, batez ere biodibertsitateari eta ozeanoen egoerari begira. 2015 ondoko garapen-agendak ahaleginak egin behar ditu zientziaren, politikaren eta gizartearen artean sinergia berriak eraikitzeko, mundu osorako hurbilbide holistikoetan oinarrituta tokian tokiko estrategia berritzaileak garatze aldera.

Eztabaidaren ondorioz, UNESCOn ikusmolde garbi bat ernatu zen: pobrezia eta bazterkeria soilik erauz daitezke duintasuna eta berdintasuna sustatzeko ekintzak batez ere emakumeei eta gazteei zuzenduak garatuz eta kultur aniztasuna errespetatuz, betiere giza eskubideen esparruaren baitan.

Globala eta lokala uztartzean eta bere jardueran sakontzean, asmo handiko 2015 ondoko garapen-agenda bat moldatzen eta gauzatzen lagunduko du UNESCOk.

Informazio gehiago:

UNESCO mobilizing for and contributing to the post-2015 agenda through education, the sciences, culture and communication and information

UNESCO post-2015

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco