Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxea akreditaziodun GKE izendatu du UNESCOren Ondare Ez-materialaren Batzordeak

Ekainaren 2tik 4ra, Kultura Ondare Ez Materiala Babesteko Konbentzioko Estatu kideen Batzar Nagusiaren bosgarren bilera egin zen. Han, UNESCO Etxeak, beste 21 GKErekin batera, Batzar Nagusiaren akreditazioa jaso du, UNESCOren kultura-ondare ez-materiala babesteko batzordearen GKE aholkularia izateko.

Batzordeak gomendatuta, Batzar Nagusiak akreditazioa eman diezaieke kultura-ondare ez-materialaren esparruan gaitasuna erakutsia duten gobernuz kanpoko erakundeei, batzordearentzat aholkulari gisa jarduteko. GKE horien artean dago orain UNESCO Etxea ere.

Saio horretan erabaki garrantzitsuak hartu ziren, besteak beste, 2015tik aurrera hautagai guztiak ebaluazio-organo bakar batek ebaluatuko dituela. Bidezko banaketa geografikoa eta kultura-ondare ez-materialaren hainbat arlo kontuan hartuta, hogeita lau kidek osatuko dute ebaluazio-organo hori: batzordeak izendatutako hamabi kide, batzordeko kide ez diren Estatu kideen sei ordezkari aditu eta akreditaziodun GKEetako sei ordezkari.

Bestalde, Kultura Ondare Ez Materiala Babesteko Konbentzioaren azken eragin-ebaluazioak azpimarratu du nazioartean gero eta onarpen handiagoa duela kulturaren eta garapen jasangarriaren arteko loturak. Era berean, aldaketa klimatikoa, merkaturatzea eta turismoa dira, ebaluazio horren arabera, ondare ez-materialaren erronka nagusiak.

Konbentzioa, aldiz, ez da batere zehatza gai horren inguruan, nahiz eta babesaren, merkaturatzearen eta garapen jasangarriaren arteko erlazioa Batzordeko bilera askotan agertu den azken urteotan. Gai horiei heltzeko, adituen hiru bilera egingo dira Turkian, Vietnamen eta Valentzian (Espainia) datozen hilabeteetan.

Batzar Nagusiari buruzko informazio gehiago:

Batzar Nagusiaren bosgarren bileran akreditazioa jasotako erakundeak

Konbentzioari buruzko ebaluazioa

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco