Azken berriak
atzera ES|EN
Giza eskubideen rola 2015 ondoko garapen agendan

Ekainaren 9an eta 10ean, New Yorken, Giza Eskubideen ekarpenak eta Zuzenbide Estatua 2015 Ondoko Garapen Agendan batzarra izango da, Nazio Batuen Batzar Nagusiak deituta.

Goi-mailako ekitaldi hori eztabaida-multzo bateko atal bat da, hain zuzen ere, Nazio Batuen Batzar Nagusiko Presidenteak deitutako gaikako 2015 ondoko Garapen Agenda: agertokia prestatzen eztabaida-sailekoa. Eztabaida horien helburua da 2015 Ondoko Garapen Agendako gai garrantzitsuenen inguruko elkarrizketei hasiera ematea eztabaida interaktibo eta parte-hartzaileen bidez. Azken helburua da Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) osatzeko ekarpen zehatzak egitea. Goi mailako batzarra osoko lanaldi batekin hasiko da eta, jarraian, mahai-inguru interaktibo batzuk izango dira.

Mundurako garapen-helburu berriak adosteko prozesua etapa kritikoan sartzen ari den heinean, hainbat erakundek, UNESCO Etxeak barne, gogorarazi nahi dugu giza eskubideek izan behar dutela garapen iraunkorrerako etorkizunerako agendaren funtsa.

Ekainaren 9 eta 10eko jardunaldien background notean, eztabaidan giltzarri izango diren hainbat alderdi ikusi ditugu dagoeneko; besteak beste, garapena giza eskubide gisa aldarrikatzea eta diskriminazio-eza (genero arteko berdintasunik eza sortzen duten botere-erlazioak barne) oinarri izango duen agenda eraldatzaile bat sortzea. Etorkizunerako garapen-agenda hori eraikitzean eskubide-ikuspegia txerta dadin, funtsezkotzat jotzen da kontuak emateko esparru bat izatea, eta proposatutako helburu eta xede guztietan giza eskubideak zeharka ezartzea.

Informazio gehiago:

Egitaraua

Background note

Giza eskubideak 2015 ondoko agenda barruan ala agendatik kanpo?

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco