Azken berriak
atzera ES|EN
Elikadurarako eskubidearen arloko lankidetzako proiektuak ezagutzeko aukera izango dute herritarrek metroko lau geltokitan egingo den argazki erakusketan

Maiatzaren 23tik irailaren 15era Bilboko Metroko Zazpi Kaleetako, Santutxuko, Abandoko eta Moyuako geltokietan neurri handiko panel batzuk jarriko dira. Panel horietan elikadurarako eskubidearekin zerikusia izanda Bilboko Udalak 2012an eta 2013an finantzatu dituen lankidetzako proiektuak erakutsiko dira.

Erakusketaren helburua da Bilboko GGKE batzuk elikaduraren arloan garatzen ari diren planak ezagutaraztea eta, aldi berean, herritarrak elikaduraren arazoaz jabearaztea, horrela gosearen, desnutrizioaren eta pobreziaren aurkako borroka elkartasunaren bidez indartuz.



Maiatzaren 23an hasi eta irailera arte, Bilboko Metroko Zazpi Kaleetako Unamuno plazako irteerako, Santutxuko irteera bietako, Abandoko Kale Nagusiko irteerako eta Moyuako irteera bietako geltokietan Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren gaietarako Sailak sustatutako erakusketa jarriko da, elikadura-eskubidearen aldeko kanpainaren barruan eta Familiako Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea dela-eta.

Geltoki horietan neurri handiko panelak jarriko dira (2,30 metro zabal eta 1,30 metro luze), Bilbon egoitza duten GGKEak bultzatu eta 2012an eta 2013an Bilboko Udalaren finantzazioa izan zuten lankidetzako proiektuetako argazkitzarrak erakutsiko dira. Proiektu horiek elikadurarako eskubideari lotutako gaiei buruzkoak izan dira.

Erakusketako panel bakoitzean irudi bana dago jarrita: Bilboko udalak finantzatutako proiektua, argazkiaren izena, proiektuaren deskribapen laburra eta proiektuori gauzatu duen GGKEaren eta beste aldearen izenak.

Erakusketa honetako garapenerako lankidetzaren arloko proiektuek herritarrak elikaduraren arazoaz jabetzen lagunduko dute eta gosearen, desnutrizioaren eta pobreziaren aurkako borroka elkartasunaren bidez indartzen. Hauek dira proiektuak:


 Emakumeen lorategia:
Osalde GGKEren asmoa da Maliko Djedougou komunitateko emakumeen antolaketa indartzea eta, aldi berean, ekoizpenerako euren gaitasuna indartzea, prestakuntzaren bidez eta laborantza hobetuz; horretarako, ortu komunitario bi egin dituzte.

 Etorkizun berriko emakume artisauak
Solidaridad Internacional erakundeak Chinandegako (Nikaragua) El progreso de la mujer rural kooperatibako emakumeei laguntza ematen die. Emakume horiek pinu-orriarekin artisau-lanak egin eta merkaturatzen dituzte eta horri esker, diru-sarrera berriak eta hobeak dituzte eta gainera, bide batez, bizimodu independentea eta bidezkoa egiteko aukera dute.

 Luzokerrak biltzen
FISC Lankidetza eta Garapena erakundeak bultzatu du Kongoko Errepublika Demokratikoko Kimbondoko emakume nekazariei laguntzeko proiektu hau.

 Miresmena
Manos Unidas erakundeak Sololko (Guatemala) Nahualko maya kich emakume indigenei prestakuntza emateko proiektuan laguntzen du, betiere elikaduraren arloan burujabeak izan daitezen, lidertza izan dezaten eta politikan parte-hartze handiagoa izan dezaten.

 Emakumeak herri-ortuan ereiten
FISC Lankidetza eta Garapenerako erakundeak ekoizpen-teknikak hobetzen laguntzen die Kongoko Errepublika Demokratikoko Ngandanjikako emakumeen nekazaritza-elkarteei.

 Zizka-mizken lantegia
Adsis fundazioak Cotopaxiko Mulalillo parrokiako Nueva Esperanza Elkarteak zizka-mizkak paketeetan sartzeko lantegiaren proiektua bultzatzen du.

 Ereiteko oinarrizko garauen emakume onuraduna
Procladek oinarrizko garauak ekoizteko eta saltzeko ekimen bi abian jartzen lagundu du, Honduraseko Cortes departamenduko San Manuel herriko Coowle eta La Democracia komunitateetan.

 Mara Mazarello emakumeen sustapen-zentroko ikaslea
20122013 urteetan emakumeen sustapen-zentroa jarri zen abian. Beste gauza batzuen artean, elikagaiak manipulatzen, kontserbatzen eta jakiak prestatzen irakasten zaie, negozio txiki bat ipini ahal izan dezaten. Zentro horretan Gabon Hegoaldeko Gumbo herriko etxeetan dauden suteak bezalakoak erabiltzen dira. Jvenes y Desarrollo fundazioak lagundutako proeiktua da.

 Familiak akuriak hazten eta genero-berdintasunean hezten gaitzea
Bilboko Elizbarrutiko Caritas erakundeak Peruko Ancash departamenduko Ocro probintzian bultzatzen duen proiektua da; bertan, akurien hazkuntzan ekoizkortasuna hobetzen lagunduko diete, prestakuntza emanda osasunaren, elikaduraren eta ugalketaren arloko gaietan.



Erakusketa geltoki hauetan egongo da:
- Zazpi kaleetako Unamuno plazako irteeran, maiatzaren 23tik ekainaren 16ra.
- Santutxuko geltokiko irteera bietan, ekainaren 16tik uztailaren 14ra.
- Abandoko geltokiko Kale Nagusiko irteeran, uztailaren 14tik abuztuaren 11ra.
- Moyuako geltokiko irteera bietan, abuztuaren 11tik irailaren 15era.


Gosea, gizarte-desberdintasunen ondorio

Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailak, NBEk izendatutako Familiako Nekazaritzaren Nazioarteko Urtearekin bat, zenbait jarduera bultzatu ditu, Bilboko Metroko erakusketa hau eta Eman lata bat kanpaina, esaterako. Kanpaina hori maiatzaren 8an aurkeztu zen Indautxu plazan, bilbotarrak jabearazteko elikadurarako eskubideaz.

Gaur egun 842 milioi pertsonek ez daukate elikadura duina eta bost urtetik beherako 20.000 ume baino gehiago hiltzen dira gosez egunero. Bitartean, munduko biztanleen % 100 elikatzeko janari nahiko produzitzen da egunerako. Hortaz, gosea eta malnutrizioa gizarteko bidegabekeriaren eta desberdintasunen ondorio zuzena dira.



 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco